|
"leku onien dekotas gero, an frontoyen atzien dekotana,
bat ixeteko, aulan dau kargeta ointxe bera, aulan e! estakak imintxe ta
dekot, ta klase ona, daus a, klasie bat arantzadune pe bai, orrek txarra
tosak, nik arantzabakoa tekotas atzien ederrak! ba arantzabakoak, bai,
diferentie taus, batzuk a errimeu esi lei iñ arantzie deke eta eurten
limoi urte da ta larandxe urte, danatan beterik" - (leku onean dauzkat
gero, han frontoiaren atzean daukadana, bat izateko, haolan dago kargatuta
oraintxe bera, haolan e! taketak ipinita eta daukat, eta mota ona, dagoz,
mota bat arantzadunak ere bai, horiek txarrak dituk, nik arantzabakoak
dauzkat atzean ederrak! ba arantzabakoak, bai, desberdinak dagoz, batzuk
parajetu ezin liteke egin arantza daukate eta aurten limoi urte da eta
laranja urte, denetan beterik) |
|
"limoyek a, urte gustidxen deko, limoyek a, ointxe dau
loran ta, txikitxuek eta eldute be bai txe, iru bider, oin loran ta bete
beterik, batu biarra dekot nik danak" - (limoiak, urte osoan dauka, limoiak,
oraintxe dago loran eta, txikitxoak eta helduta ere bai eta, hiru bider,
orain loran eta bete beterik, batu beharra daukat nik denak) |
|
"emen a, etxok a, ni otenas pentzetan orrek a, eunkesea,
or dauen kantidedie eunkesea koparatibe batera edo seuser a, espabere perdiden
dxok setako, nonora koño! eunkesea merkadera emon, edo saldu, kendu
orti!" - (hemen, ez dik, ni egoten naiz pentsatzen horiek, besterik ezean,
hor dagoen kantidadea, besterik ezean koperatiba batera edo zerozer, espabere
galeran zagok zertarako, nonora koño! besterik ezean merkatura eman,
edo saldu, kendu hortik!) |
|
"limoye tarroatan, limoi landarak, sein naranjak igual,
emeti idi olan a, ontariko katxarro bat idi, ta sartu sartu an barruen
erramie, ta atzera amarreu a, lurre bota gero emen erdidxen, aspitxi amarreu,
ta sustredxe botaten deu barruen" - (limoia tarroetan, limoi landarak,
zein laranjak berdin, hemendik ireki holan, honetariko katxarro bat ireki,
eta sartu sartu han barruan adarra, eta atzera amarratu hura, lurra bota
gero hemen erdian, azpitik amarratu, eta sustraia botatzen du barruan) |
|
"orrek limoyek eta gane ganien dekie sustredxe ganien
dabil bakarrik, orrek sakon estaus gane ganien ibiltxen dire" - (horiek
limoiek eta gain gainean daukate sustraia gainean dabil bakarrik, horiek
sakon ez dagoz gain gainean ibiltzen dira) |
|
"garidxe asko! lenau gerra eurreti, Bakidxon bere ene!
danatan! etze gustietan, bixer garidxe ta esaten dxakona, andidxe, eta
bestie, bestie normala" - (garia asko! lehenago gerra aurretik, Bakion
ere ene! denetan! etxe guztietan, bizar garia eta esaten zitzaion, handia,
eta bestea, bestea normala) |
|
"emen a, noperan bestekoa itxe san garidxe" - (hemen
norberaren bestekoa egiten zen garia) |
|
"ta gero eldu, te ebai txe, dxo, arridxen, portalietan
ixete san ori, arridxek imiñi, aonenbesteko arridxek imiñitxe
an, illedan pareute jentie dxoten, bier itxeko ona es, se orrek a, berorik
andidxenien dxo bear dire soltetako, espabe estire soltetan, ta joe! an,
egurdiko ordu bidxetan ordun dxo biar ayek a, garidxek, ta eguskidxe berorik
andidxena dauenien" - (eta gero heldu, eta ebagi eta, jo, harrian, atarietan
izaten zen hori, harriak ipini, haonenbesteko harriak ipinita han, iladan
paratuta jendea jotzen, behar egiteko ona ez, ze horiek, berorik handienean
jo behar dira soltatzeko, ezpabe ez dira soltatzen, eta joe! han, eguerdiko
ordu bietan orduan jo behar haiek, gariak, eta eguzkia berorik handiena
dagoenean) |
|
"eta garagarra, oloa ta garidxe, ta naboa, naboa bere
asko ixete san orduen, oiñ esta, orrek akabe dire oiñ, lenau
danak labreta siren emen bere, onek soloak gustidxek, danak, artoa ta inyabie
ereiñ, ereiñ in bear ixete san ta, artoa ta inyabie, solo
gustidxetan, danak, ordun ganadue be gitxi eote san ta, ganadue beitxu
bet edo bi edo aolan beño es" - (eta garagarra, oloa eta garia,
eta harbia, harbia ere asko izaten zen orduan, orain ez da, horiek amaitu
dira orain, lehenago denak lantzen ziren hemen ere, hauek soroak guztiak,
denak, artoa eta indaba erain, erain egin behar izaten zen eta, artoa eta
indaba, soro guztietan, denak, orduan ganadua ere gutxi egoten zen eta,
ganadua behitxo bat edo bi edo haolan baino ez) |
|
"semet beroao ogoto, garidxe garanduteko, se garidxe
itxen da, apurtu, umedadie kuisten badeu ixi, ta solteu es granoa, ba solteu
es granoa ta orduen itxe san ba errementeu itxen sendun a itxen, gero or
a, txarto garandute, eta bier txarra, ta bero andidxe dauenien aulan dxo,
parraaa! granoa dana, eta sarritxen burdidxe bota eroan a, beidxek ero
ididxekas burdidxe kargeute, atzeko butakarra kendu, solteu ganaduek eurretik,
burpuntie esaten dxaken burpuntetik solteu, atzien ganera bota burdidxe,
ta atzien ganera botakeran dxeusten diren lekun bertan, bien ganien garidxe
garandute, ote san eskandalue denpora be, a ixete san ona, ta ondo garidxe
dxoteko a ixete san" - (zenbat beroago hobeto, garia garantzeko, ze garia
egiten da, apurtu, hezetasuna hartzen badu itxi, eta soltatu ez garaua,
ba soltatu ez garaua eta orduan egiten zen ba errementatu egiten zenuen
hura egiten, gero hor, txarto garanduta, eta behar txarra, eta bero handia
dagoenean haolan jo, parraaa! garaua dena, eta sarritan burdia bota eroan,
behiak edo idiakaz burdia kargatuta, atzeko burtakarra kendu, soltatu ganaduak
aurretik, burpunta esaten zitzaion burpuntatik soltatu, atzearen gainera
bota burdia, eta atzearen gainean botakeran jausten diren lekuan bertan,
behearen gainean garia garanduta, egoten zen asko eguraldia ere, hura izaten
zen ona, eta ondo garia jotzeko hura izaten zen) |
|
"burdidxetan etzera eroan, ero soketan lepoan, baye burdidxetan
ixete san, lepoan bier gogorra ixete san, ta burdidxen eroan, ta arri losak,
portalien imintxe baserridxen, ta an arri losan, aik dxo, ba arri losa
bakotxeko igual ote sien a, ba gari asko ote san lekuen gixon bi, ba losa
bakotxeko ba igual, igual ote sien arri losa bi, ero iru, ta asko badau
sei, sei gixon dxoteko, ta eurek eitxeren berba, su ser sara eskoye la
eskerra sara, ordun su emetik ta ni emetik, ta ba bata bestieri enbarasu
iñ esitxeko ta, an dxote sien ayek, gero apesiñeduau eufue
eufue! au dok eta ori ok eta! ta dxi-dxa!" - (burdietan etxera eroan, edo
soketan lepoan, baina burdietan izaten zen, lepoan behar gogorra izaten
zen, eta burdian eroan, eta harlauzak, atarian ipinita baserrian, eta han
harlauzan, haiek jo, ba harlauza bakoitzeko igual egoten ziren, ba gari
asko egoten zen lekuan gizon bi, ba lauza bakoitzeko ba igual, igual egoten
ziren harlauza bi, edo hiru, eta asko badago sei, sei gizon jotzeko, eta
eurek egiten zuten berba, zu zer zara eskoia ala ezkerra zara, orduan zu
hemendik eta ni hemendik, eta ba batak besteari enbarazu egin ezteko eta,
han jotzen ziren haiek, gero zaleago eufue eufue! hau duk eta hori duk
eta! ta dxi-dxa!) |
|
"lelengo itxe siren pillo txikerrak, gero garidxe dana
soloa dana dekosunien pillo txikerratan, itxe san eguskidxe dauen egun
beten, sabaldu danak, ta sabaldu itxe sien beti, e lelengo illedie ba,
olan, ta gero, aren, lelengo illedie, eperdidxen ganien bigarren illedie,
buruek, olan, ain eperdidxen ganien ta olan soloan imintxe sien saillek,
ta gero itxe sien metak andidxek, iru lau, lau bost illedakoak eta, lelengo
sabal, gero, betik an ingeruen asi, dxa! ayek txolak an kolokeu, inkeu
itxe sien bestien ganien, gero gorau ostabere beste illeda bat, ta metak,
meta andidxek" - (lehenengo egiten ziren pilo txikarrak, gero garia dena
soroa dena daukazunean pilo txikarretan, egiten zen eguzkia dagoen egun
baten, zabaldu denak, eta zabaldu egiten ziren beti, lehenengo ilada ba,
holan, eta gero, haren, lehenengo ilada, ipurdiaren gainean bigarren ilada,
buruak, holan, haien ipurdiaren gainean eta holan soroan ipintzen ziren
sailak, eta geri egiten ziren metak handiak, hiru lau, lau bost iladakoak
eta, lehenengo zabal, gero, behetik han inguruan hasi, dxa! txola haiek
han ezarri, ingatu egiten ziren besteen gainean, gero gorago ostabere) |
|
"eitxen gendun, gurien, eskupera ebate san, ta beste
batzuk onetara ebate seren garidxe, serrie emen, ta garidxe olan koixu
te onetara ebai, ta gure, eskupera, au aulan, koixu, ta emetik ebai olan,
ta gero oneas serrias lagundu puntek, buruek, buruek engantxeu bestie intxe,
ta an lagundu, olan tiretu in barik, alan gora, altzeu eta artes artes
bien ganien bota, eskuteda bi en jeneral, pillo baten, gero atzetik etorte
san ba, andrak ero gixonak ero, koiste seren a, olan, artes artesien, olan
besartera ona, koiste seitxusen olau bost ero sei ero, bertatik ona artes
artes, ta olan iñ, emetik erditxetik, amarretan tzien olan, ta olan
bueltak emon, ta puntie aspidxen sartu txolie itxeko, txolak ayek ixete
sien, arek a, gero eperdidxen a, altutxu badeko, erditxik eperdirentza
beti amarrie, eta eitxen dxaken bien kontra imintxe olan sakatute berantza,
estutu, estutu berantza, ta plegien bota, ta andik plegetik gero itxe sien
pilloak, orretara, buru gora adi dala" - (egiten genuen, gurean, eskupera
ebagitzen zen, eta beste batzuek honetara ebagitzen zuten garia, zerra
hemen, eta garia holan hartu eta honetara ebagi, eta gure, eskupera, hau
haolan, hartu, eta hemendik ebagi holan, eta gero honegaz zerreagaz lagundu
puntak, buruak, buruak engantxatu bestea eginda, eta han lagundu, holan
tiratu egin barik, halan gora, altxatu eta artez artez beharen gainean
bota, eskutada bi gehienetan, pilo baten, gero atzetik etortzen zen ba,
andreak edo gizonak edo, hartzen zuten, holan, artez artezean, holan besartera
hona, hartzen zituzten holako bost edo sei edo, bertatik hona artez artez,
eta holan egin, hemendik erditatik, amarratzen zioten holan, eta holan
bueltak eman, eta punta azpian sartu txola egiteko, txolak haiek izaten
ziren, haiek, gero ipurdian, altutxo badauka, erditik ipurdirantza beti
amarrea, eta egiten zitzaion beharen kontra ipinita holan sakatuta beherantza,
estutu, estutu beherantza, eta plegean bota, eta handik plegetik gero egiten
ziren piloak, horretara, buru gora adi dela) |
|
"galeutze be bai, galeutze ba ixete san ba, osea lodoye
barik aparte garidxe pera tekon eus bet, ero bierbada gorriñe, gorriñe
koiste seuenien garidxek gero eldukeran ta etxaken igerten baye dxokeran
ta eutze galeutze" - (galautsa ere bai, galautsa ba izaten zen ba, hau
da lodoia barik aparte gariak berak daukan hauts bat, edo beharbada gorrina,
gorrina hartzen zuenean gariak gero heldukeran eta ez zitzaion igartzen
baina jokeran eta hautsa galautsa) |
|
"eitxe san aulan a, onako soldu, norberari grano bat
ero anditxu bet soldu itxen dxakon moduen ba gero, materidxe formetan da
barruen, ta ari be itxen dxaken, aulau e, lelengo, siketu barik alan basie
moduko baltza ixete san, ta gero siketa sanien eutze, eus baltza" - (egiten
zen haolan, honako zoldu, norberari garo bat edo handitu bat zoldu egiten
zaion moduan ba gero, materia egiten da barruan, eta hari ere egiten zitzaion,
haolako, lehengo, sikatu barik halan basa moduko beltza izaten zen, eta
gero sikatzen zenean hautsa, hauts beltza) |
|
"bai eutze eukitxe seuen, ba esaten dxaken orreri, amen
sonan, lodoye, lodoye, artoa pere, eitxen dxen ori artaburuen, artoanien
esate san lupue" - (bai hautsa eukitzen zuen, ba esaten zitzaion horri,
hamen inguruan, lodoia, lodoia, artoak ere, egiten zuen hori artaburuan,
artoarenean esaten zen lupua) |
|
"bueno garidxek klasie taus, bixer garidxe, emen esaten
dxaken nire gaste denporan, bixer garidxe eta marsela, bixerbakoa, burue,
gari burue, aulan bixertxu bi ero iru bai bai txikitxuek, marselak, ta
bestie, aolan bixer asko lusiekas, ta bixer garidxe, ta bixer garidxe bere,
klase ba peño gedxau eote sien, batzuk ixete sien buruek aulau lau
kuadruko antzeko moduen, beste batzuk buru biribille, ba ori, orixe klasie
seiñ ixete san ixena estaitx, marsela bai, bixerbako garidxe, nire
etzien ba nire guresoak, ba gure ixete seren beti, gari marsela ese bixer
garidxek eukitxen deuela, garidxek dxo itxe sien, ba arridxen, eskus, arridxen,
ta gero a galtzue, altzeta san lasteire, ta lasteitxik neguen ba ganadueri
emon, eta nire aitxek esate seuen bixer garidxek, ganadue txateko, estule
emote tzola ak bixerrak gero, ta gure ixete seuen berak, bixerbako garidxe
etzien euki" - (beno gariak motak dagoz, bizar garia, hemen esaten zitzaion
nire gazte denboran, bizar garia eta marzela, bizarbakoa, burua, gari burua,
haolan bizartxo bi edo hiru bai baina txikitxoak, marzelak, eta bestea,
haolan bizar asko luzeakaz, eta bizar garia, eta bizar garia ere, mota
bat baino gehiago egoten ziren, batzuk izaten ziren buruak haolako lau
kuadruko antzeko moduan, beste batzuk buru biribila, ba hori, horixe mota
zein izaten zen izena ez dakit, marzela bai, bizarbako garia, nire etxean
ba nire gurasoak, ba gura izaten zuten beti, gari marzela eze bizar gariak
edukitzen duela, gariak jo egiten ziren, ba harrian, eskuz, harrian, eta
gero hura galtzua, altxatzen zen lastegira, eta lastegitik neguan ba ganaduari
eman, eta nire aitak esaten zuen bizar gariak, ganaduak jateko, eztula
ematen ziola hark bizarrak gero, eta gura izaten zuen berak, bizarbako
garia etxean eduki) |