Aurrekoa
Meteorologia
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
METEREOLOGIA
 
"Afrontue da paraje bat aixiek sarri dxoten deuena edo golpiek antxe dxoten deuena beti” - (Afrontua da paraje bat haizeak sarri jotzen duena edo golpeak hantxe jotzen duena beti)
   
"Aixepai, au mendebala esaten tzegu, au emetik datorrena da mendebala, gallegue, ta emetik dau, San Juanetik datorrena neguen, ba, euntze, aixe euntze, euntzek ill itxen ditxus" - (Haizeak bai, hau mendebala esaten diogu, hau hemendik datorrena da mendebala, gailegoa, eta hemendik dago, San Juanetik datorrena neguan, ba, ahuntza, haize ahuntza, ahuntzak hil egiten ditu) 
   
"Ser da? denporie kanbidxoa bai, arkue, arkue, arko iris es, arkue" - (Zer da? eguraldi aldaketa bai, arkua, arkua, arko iris ez, arkua)
"Arkue denporaren kanbidxoa, Atxulo dau or etzie, etze bat Atxulo, Atxuloko suloa esaten dxako arei, ño! Atxuloko suloan arkue dau euridxek in bear txus" - (Arkua eguraldiaren aldaketa, Atxulo dago hor etxea, etxe bat Atxulo, Atxuloko zuloa esaten zaio hari, ño! Atxuloko zuloan arkua dago euriak egin behar ditu) 
"Ontxe dau ba bai, ure koixuten a itxosoan, itxosoan ure koixuten deu, arkuek, bai ta gero ba goitxi bera, gero euridxe iñ, bai arkue, arkue esaten dxako, itxosora egoten da en jeneral eguskidxe dauenien, ta denporie euridxe itxen deuenien ta eguskitxu urteten deuenien, arkue" - (Oraintxe dago ba bai, ura hartzen hura itsasoan, itsasoan ura hartzen du, arkuak, bai eta gero ba goitik behera, gero euria egin, baina arkua, arkua esaten zaio, itsasora egoten da gehienetan eguzkia dagoenean, eta eguraldia euria egiten duenean eta eguzkitxoak irteten duenean, arkua) 
   
“Beridxendatako aixie, kalmetan espadeu e, almaiterako, illuntzerako kanbidxetan espadeu denporie txarra datorrela" - (Meriendetako haizea, baretzen ez badu, almaiterako, iluntzerako aldatzen ez badu eguraldi txarra datorrela) 
   
“Itxostxoridxek urtetan badere errire, guk ametik askotan ikusten dus, denpora txarra dator, orrek denporalie dakarre, orrek a min deuke, itxosoan min deuke orrek" - (Itsas txoriek irteten badute herrira, guk hamendik askotan ikusten ditugu, eguraldi txarra dator, horiek denporala dakarte, horiek min daukate, itsasoan min daukate horiek) 
   
"Ardidxek goidxen lo itxen badeu, gabien goidxen lo itxen badeu urrau egunien denpora ona, ta gora idxeten deu ak gaberako denpora ona, urrau egunien denpora ona, beyen lotzen bada urrau egunien denpora txarra, guk a osaba bat a, esan dotena len an basoan bixi ixen sana, ta euki seuen ogei bat ardi edo olan, eta gure aitxe difuntuek sarri esaten seuen emetik, Gisistiko ardidxek geur estire ikusi denpora txarra dator, ayek ikusi itxen basiren an goidxen dausela, illuntzerako gora doasela, esaten seuen denpora ona dator bidxar bere” - (Ardiak goian lo egiten badu, hurrengo egunean eguraldi ona, eta gora igaten du hark gauerako eguraldi ona hurrengo egunean eguraldi ona, behean lotzen bada hurrengo egunean eguraldi txarra, guk osaba bat, esan dudana lehen han basoan bizi izan zena, eta eduki zuen hogei bat ardi edo holan, eta gure aita difuntuak sarri esaten zuen hemendik, Gisistiko ardiak gaur ez dira ikusi eguraldi txarra dator, haiek ikusi egiten baziren han goian dagozela, iluntzerako gora doazela, esaten zuen eguraldi ona dator bihar ere) 
“Itxostxoridxek erridxen badatos denpora txarra dator" - (Itsas txoriak herrian badatoz eguraldi txarra dator) 
“Garrakola da an Patzueleneko barrankoa, an a, keyek urtetan badeu, laño batek urtetan badeu, esate san Garrakolako atzoa labasue itxen dauela, denpora txarrak, fijoa ganera ixete san a! ointxe bere bai, esta lenauko esaera ori e, ointxe bere lañoak urtetan deuenien, porrejenplo euri apurtxe bet geur, eta an lañoak urtetan badeu, oin lañotxu bet, gerorau beste lañotxu bet, ak denpora txarrak, baye txarrak ekarriko ditxus, ta orduen esate san Garrakolako atzoa labasue itxen dauela, esate san eta esato! euridxe fijo egunetan, egunetan, es egun bet eta, egunetan!" - (Garrakola da han Patzueleneko troka, han, keak irteten badu, laino batek irteten badu, esaten zen Garrakolako atsoa labasua egiten dagoela, eguraldi txarrak, fijoa gainera izaten zen hura! oraintxe ere bai, ez da lehenagoko esaera hori, oraintxe ere lainoak irteten duenean, esate baterako euri apurtxo bat gaur, eta han lainoak irteten badu, orain lainotxo bat, gerorago beste lainotxo bat, hark eguraldi txarrak, baina txarrak ekarriko ditu, eta orduan esaten zen Garrakolako atsoa labasua egiten dagoela, esaten zen eta justo! euria fijo egunetan, egunetan, ez egun bat eta, egunetan!) 
 
"Apur be kora bera aitxe difuntuek esate dxen, pregunte itxen tzegun ia se denpora ingo deuen, ta ara adi, itxeuen, serera adi Dxatara, ta esate dxen a, estaipa atzalderako igual ingo deu euridxe, ta esato ixte san e! edo geur denpora ona dau, guk aitxeri pregunten tzegun beti denporie selau ingo deuen" - (apur bat gora behera aita difuntuak esaten zuen, galdetu egiten genion ea ze eguraldi egingo duen, eta hara adi egiten zuen, zerera adi Jatara, eta esaten zuen, ez dakit ba arratsalderako igual egingo du euria, eta justo izaten zen! edo gaur eguraldi ona dago, guk aitari galdetzen genion beti eguraldia zelangoa egingo duen) 
"Garrakolako, atzoa labasu itxen daola, ori bai, Garrakola, goiko, Dxatako barranko da, an laño ote sanien, gastetan, ba txikitxen, gure aitxek eta an e, ño! Garrakolako atzoa labasu itxen dau" - (Garrakolako, atsoa labasu egiten dagoela, hori bai, Garrakola, goiko, Jatako troka da, han laino egoten zenean, gaztetan, ba txikitan, gure aitak eta han, ño! Garrakolako atsoa labasu egiten dago) 
   
“Su, askorieri ataketan tzo e!, eta bedxeri selan ataketan tzie adarrera ba! bedxe sutunik badau esteu ataketan dxusturidxek e!" - (Zu, aizkorari erasotzen dio e! eta behiei zelan erasotzen die adarrera ba! behia zutunik badago ez dio erasotzen juzturiak) 
“Se ni akordetanas, neskato gastie nasela, olantxe ude bat ixen san, truboye itzela derrepente truboi bet, eta egonitzen ba ser baten, ereiñotz baten aspidxen, se euridxe ta, dxisturidxek andidxek eta, ta euki neuen, kodañie, albokaldien itxitxe bedarra batzen dxoan da, etor nitzenien etzera bronka bat bota dosten, suk estakixu kodañie esin dana euki, norberan ondoan dxisturidxe ta truboye dauenien? es, ba es euki gedxau e!" - (Ze ni gomutatzen naiz, neskato gaztea naizela, holantxe uda bat izan zen, truboia itzela bat-batean truboi bat, eta egon nintzen ba zer baten, ereinotz baten azpian, ze euria eta, juzturiak handiak eta, eta eduki nuen, kodaina, alboaldean utzita belarra batzen joan eta, etorri nintzenean etxera agirika egin zidan, zuk ez dakizu kodaina ezin dena eduki, norberaren ondoan juzturia eta truboia dagoenean? ez, ba ez eduki gehiago!) 
"Eskondute eonitzen ni an Granjan, ta etorri initzen, eta gurien on sien askorak, portalien, ta dusturidxek bien ganera bota oskusen, sera, or on sien, pikadorien sartute, eta dxisturidxek bien ganera bota sitxusen, ta askorieri ataketan tzo asko dxusturidxek" - (Ezkonduta egon nintzen ni han Granjan, eta etorri egin nintzen, eta gurean egon ziren aizkorak, atarian, eta juzturiak beharen gainera bota zizkigun, zera, hor egon ziren, pikadorean sartuta, eta juzturiak beharen gainera bota zituen, eta aizkorari erasotzen dio asko juzturiak)
   
“Ori esaten da andran aixie dala" - (Hori esaten da andren haizea dela) 
   
“Dxata mendidxen, punten, egune ikeran goxien basaus, ta an bola batek urtetan badeu, illun illun illune, bueltaka badabil berrogeta sortzi ordu barru euridxe" - (Jata mendian, tontorrean, eguna egikeran goizean bazagoz, eta han bola batek irteten badu, ilun ilun ilune, bueltaka badabil berrogeta zortzi ordu barru euria)
   
“San Juan eguneko, goixien, ayegas garoagas, koxu bedarrak eta badekosu garidxoren bat, ayegas iru lau bedar arrankeu, eta ayegas garautako bedarragas busti txe kendu itxen dala" - (San Juan eguneko, goizean, haregaz garoagaz, hartu belarrak eta badaukazu garioren bat, haregaz hiru lau belar erauzi, eta haregaz garautako belarragaz busti eta kendu egiten dela) 
   
"Edurre apurtxu bet eta gero leitxu, ori de kaparrie esaten dana" - (Elurra apurtxo bat eta gero lehitu, hori da kaparra esaten dena) 
   
"Anbotoko Señorie lañotan dau te, eta euridxe in bear deu edo olan" - (Anbotoko andrea lainotan dago eta, eta euria egin behar du edo holan, holan Anbotoko andrea) 
 
  • lañoartie: lainoartea 
  • ledxe: lehia 
  • leibaltza: lehi beltza, ikusten ez den lehia izaten da, baina ikusi ez arren lurra gogortu egiten du. 
  • leigogorra: lehi gogorra, kristelak egitea 
  • leinegarra: lehi negarra, itasuretatiko ura lehitzen denean 
  • mendabala, mendebala: mendebaleko haizea 
  • murrumie: gurma 
  • nortie: ipar haizea 
  • ostartie: ostartea 
  • otza: hotza 
  • pustillie: puspulua 
  • saldi ganekoa: euria dakarten hedoiak 
  • saparradie: zaparrada 
  • sargoridxe: sargoria 
  • sarrasoye: lainoa 
  • siketie: sikatea 
  • sirimiridxe: ziri-miria 
  • sollube aixie: ekialdeko haizea 
  • tribisaixie: hego ekialdeko haizea 
  • truboye: truboia 
 
"Kandela bereinketuek eta bai e etzien, truboye truboye danien imintxeko, bistuteko" - (Kandela bedeinkatuak eta bai etxean, truboia truboia denean ipintzeko, bizteko)
    Trumoia dagoenean ondoko hau ere esaten da:
“Santa Barbara, Santa krus, Jaune balio sakigus, iñusentien ogidxe, Jaunen miserikordidxe”
“Muskerra agertuten danien, euridxe dator, truboye truboye datorrela, orrek musker berdiek agertuten dienien truboye, trubon itxen deuela" - (Muskerra agertzen denean, euria dator, truboia truboia datorrela, horiek musker berdeak agertzen direnean truboia, truboi egiten duela) 
"Bai geur egun txarra ixen da, trugoi dxoten badeu, esaten deure, trugoye dxoten badeu nobenie esaten deure, sortzi eguneko, denpora txarra, trugoye barikukoa" - (Bai gaur egun txarra izan da, trumoi jotzen badu, esaten dute, trumoia jotzen badu nobena esaten dute, zortzi eguneko, eguraldi txarra, trumoia barikukoa)
   
"Errekie deko or, ba uridxolak ixeten diresenien iñor esta agertuten" - (Erreka dauka hor, ba uriolak izaten direnean inor ez da agertzen) [Etxe ondoko errekaz dabil] 
 
 
Aurrekoa
Meteorologia
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa