Aurrekoa
Narrazioak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
NARRAZIOAK

Azken atal honetan Bakion batu ahal izan ditugun narrazio batzuk ematen ditugu. Batzuk ipuinak dira, beste batzuk pasadizuak edo txantxa modukoak, edozelan ere kontakizunok nahiko interesgarriak direla uste dugu.
 
ANTZONEKO INDARTSUA
BERMEOKO AUTORIDADEA
BANANDU GURA IZANEKOAK
DESIZENAK
ERRISTAK
INDARTSUA
INTENTZINOA
KATUA BERBETAN
LAPURRAK
PERU ETA MARIA
SOKA LAPURRA
SORGINAK
-
URKIOLAKO PROMESAK 
-
 

1. ANTZONEKO INDARTSUA
 
“Antzonekoa inyertzue, ta etor san gixon ba pa, eta inyertzue ta: 
- Entzun dot emen ba gixon bat inyertzue daola - ta: 
- Bai, an etzien dau. 
Esan ei tzen, ididxeri soltau i dxotzien partiketik e, exie, exie bakixu artoa eraitxekoa, t´oratu iñ otzon astatik exias ta: 
- An etzien bixi de. 
Bestiek artu bueltie ta karo! ekustie olan altza dela ba martxa idxela ikeratute, inyer geyao dekola ta.” 
“Eta beste baten be bai, ididxek andrieri adarka iñ, murruke, eta gedxao estosu ingo ba, ta oratu te ra! adar bidxek apurtu ei dxesan orrek” 
“Ta beste ba pe bai, baye ori fijo estakitx ixen basan, ori nabegetan ibilli sana, nabegetan ibil san ori esta? ta kapitxanas bakixu ser pase aken, esan tzen paluri idxeteko eta ba peligru dauela eta idxeteko ta idxedxen palue, ra, ra, ra, idxedxen ta bakixu paluek selan eukitxe idxen, eskala gatu modun eukitxen deu, ba seras, kablias eintxe, ordun sokak ixengo sien, eta, barridxen esteu iñok idxengo, esan, ta godxen asitxe bera, fuertiek espasiren ixengo ayek! eta kaderakas berantza kapitxanari danak apurtu tzesan goitxi bera, di-da, di-da, di-da goitxi bera soka danak apurtu tzesan.” 
“Ta beste ba pe bai, erreistan in siena? bals bateas? ba kapitxana, kapitxan bi txe batek baltza eukidxen ta orrek gure Antzonekoa, ta erreistan imin sien, ta kapitxanak bata bestias esaten, koño! ba: 
- Gurie ok fuertie. 
Ta, ba euren anditxasunek kontetan, bata peño bestiek fuertiaua dekola ta: 
- Ia ba aproba ingou. 

Ta erreistan, ta, baye baltza barrabasa, tranposoa!, ta etor san oridxoas unteta, ta esin koxu, esidxen koxu onek Antzonekoak eurki, ta esanidxotzen kapitxanari: 
- Iltxie libre dao? - ta: 
- Bai. 
Esan i dxotzen, olan atzamarrak ra! i dxotzesan sartu tripen, ta ra! tripek aldardi bidxetara iri idxotzesan.” 

 

Aurrekoa
Narrazioak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

 
2. BERMEOKO AUTORIDADEA
 
"Ta ondiño urte asko estala, entzun dot urte asko ogetak urtiek, baye neu pere, neu eskondute nauela Bermion entzuneuen nik, ba gixon bat, ba aguasillek on sirela an perreran, an plasien ganien, plasie oiñ a, barridxe dau baye, an beko fraillen, komentuen ondoko plasan, godxen eon siela, gixon bat, ein sala, estai pa, ara eskiñera errimeu geues ero, eta aguasillen batek goitxik bentanatik txixe in seuen bera, baye konturotu barik iñor bien dauenik, ta txixe belarridxetatik bera bien eon san gixonari, bien eon sanak esan seuela: 
- Mekaguen dios! txarri ostidxe potroak bakosus etorri ona. 
Bajetu bera ta pasadie emon ei tzien, bekoari insulte i seitxusen ta, pasadie emon ei tzien aguasillek, gero aguasille ori, Bermion entzuneuen, tabernan, ba beti dau jentie ba txistosoa, ta batzuk olau geuseri ba pestotzie kasuri pere itxen, ba porsiakaso deskusiñorik ero jaleorik atara esitxeko ta, baye batzu taus antxe piketan tzienak eta, ta aguasille an eon ei sen ba txikiteoan ero, eta batek esa eutzela, bermiotar batek aulan besotik oratute: 
- Amen txo gixona! amen gixona, au eutoridadie, aguasilletxu au, aguasille eutoridadie, au eutoridadie, selako eutoridadie tekusen Bermion! gixona beyen kalien dauenari txixe balkoitxik bera eiñ, eta gero bajetu te pasadie emon ondiño! 
- Es kabrie txo! es kabrie txo! es kabrie! gixona trankil bien txixe balkoitxik bera suk, gero mekaguen dios, esan tzunien betik bajetu te pasadie emon, selako eutoridadie tekusen! ori urte asko esta" 
Baye bestiek egidxe sala, baye an jentien eurrien esatie ba lotzatu ero aguasillori, ba: 
- Ori ni enas ixen ta estaitx, e 
- Bai! etxakok inportantzirik gixona baye suk txixe in tzak gixonari buruti bera, ta gero pasa die emon ostabere. 
- es esan barridxen ori berbie, ori esta egidxe ta 
Ta bestiek ostabe barriro, amar bider bai bertan esan segidxen" 
 

Aurrekoa
Narrazioak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
3. BANANDU GURA IZANEKOAK
 
“Ba ori e, umetakoa da, ba, bi, elixara abadiaiñe, eta: 
- Setan satosie ba? - eta bat a: 
- Aparte in gure du se eskarela ondo konponduten - ta: 
- Bueno ba aparte in gure dosue? 
- Bai! 
- Pare amen beleuniko bat eta bestie 
Ta isopoa bakixu ser dan? agas buruen dxote dxien bata eta bestie, ta: 
- Ene! nos arte jaune? 
- Bat edo bestie ill artien, alantxe da, ori alantxe da gero! 
Egidxe da, atxiñekoa da ori e! atxiñekoa, ori umetan nik i, esan ostien, bat edo bestie ill artien”
 
Aurrekoa
Narrazioak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

4. DESIZENAK
 
"Beste bat, oin Sabale ederra dan tabernan, ori ba ni or, soldadu dxoateko nauela, ixen siren, Bermion on san tasiste bat len Erkoreka, Juan ixena, Juan Erkoreka ta esate tzien esixena, esixena da motie, esixena, kariñoso, se bera seridxoa ta morenoa, baltza, ta kariñoso bermiotarrak, ta an Sabale oin dauen lekuen bar Jose Mari ixen dan a, eta an egon ei siren ta seuser konbertzasiñoa an, au edo bestie ta batek esan ei seuen a, duden egon ei sien ba olan ixen da ero bestera ixen da ero sera, ta an berbetan gixonak ba, mostradorien eurrien ta batek esan ei seuen: 
- Ori aunek dxakingo dxok, kariñosok! - kariñoso, au ero beste: 
- Nik neure ixena dekot gero! - bestiek: 
- Seure ixena eukikok baye, parkatu baye nik beti entzun dxoat suaitxik kariñoso, 
- Es esan barridxen niri ori berbie. 
- Aibadies! nik, nik e, txar uste barik diñotzut bai beti entzun dxotak, sure ixenik estot entzun nik iños, beti kariñoso entzun dxoat. 
- Es esateko barridxen niri ori berbie. 
- Bai bai, parkatuik base beti entzun dxoatak kariñoso. 

Eun bider kariñoso bertan esan ei tzon, ta bestie esaten, es esateko gedxau gero, ta bestiek esaten segidu, ta albokoak akabuen: 
- Eseidxok esan, es esateko esaten deu te ondiño esan eitxen tzek 
- Bai baye estot entzun beste ixenik, beti entzun dxoatak kariñoso - ta kariñoso"

 

Aurrekoa
Narrazioak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

5. ERRISTAK
 
"Mañon gure aitxek konteute, geuri etzien, gure aitxe dxoate san sonu dxoten Mañora, plasan sonu dxoten, erromeridxen sonue dxoten, ta etorte siela Bermialdekoak, Bermio Bermiokoak es, bermialdeko baserridxetakoak, orrek San Migel barridxo, Almike, orretakok gastiek, mutillek ba Mañora dxantzan, ta Mañotarrak eitxen eitzien, Mañoko mutillek, ba Mañoko neskak arekas, ayek ixete siela alegreauak beti, ta mutil alegriekas ba dxantzan ta Mañoko neskak, ta Mañoko mutillek, gure aitxek esate seuen, bataran bat eote sala apur bet alegretxue baye bestiek esate seuen gure aitxek sasipekoak, lotzas ero dausenak, eta gero eitxen ei tzien arrike ta bermiotarrari, ostute pareute mañutarrak, eta egun beten urten ei seuen, karmenak ixen ei siren, 
Mañoko dxadxek, eta karo!, or o, luseroko pikie eoten ei sen orren ganien, bermialdeko mutillek eta Mañoko mutillek, Mañoko neskakas dabiltzelako ta emeko Larrauri aldeko mutille pe bai, Mañora, ta mañotarrak letxe txarrien euren neska bille datosela ayek eta, ta or oten ei sen pikie, urten ei seuen errista batek, nok nor dxoten deuen beres, negargarridxe urten ei seuen an erristiek, orrek bermiotarrak eta mañotarrak, ta mañotarrak artu ei seren pasada bat! 
aitxeri pregunteu neuk eiñ, ta su an egon señen? ta bai eskiñetxu beten pareute ta trankill on señen? bai, eta, ortxe meritxu aundidxe euki seren, iñok es osten berbiatik falteu niri, es Mañokoak es Bermiokoak es iñok, ni antxe ego nitzen eskiñetxu beten adi, te barrutik barreka, au dok eskandalue! dana sokorru" 
"Orko, Txarale dau emen baserri bet, emetik Saitxutik gora dxoanta, ta orko, Txaralekoa or bixi sana, ondiño solterue ero Mañon, eta kamiñoan ori Sollubeko kamiñoan Bermiotik goraoko kamiñoan or bierrien ibiltxen ei sien orrek, ta ori Txaralekoa ixete ei sen, Txaralen gero bixi sana, inyartzue, koxu arridxek eta, ta dxa! ta oin Sabalederren Bermion dausenan osaba bat Serafin, San Migel barridxokoa Bermiokoa, a bere altue ta bastante inyartzue, ta a bere an ibiltxen ei sen bierrien, ta bataran batek egunen baten esan a, au Txaralen gero bixi sanari, Bitxorreri 
- Bitxor ori dok inyarra dekokena! 
- Bai, gixon bat a, ukubillegas be aprobeko geinke - berak, aprobeko geinke, ta ori Serafin, Etzebiskerrekoa, ori egon ei sen alboan, ba ak orreri bota tzon puntedie, ba aprobeko leikela ta bestiek esan ei tzon: 
- Orreas berbias a, Bitxor ser esan gurosu? kasu beterako, esate baterako ni aprobeko nendukesule ero ser esan gurosu? 
- Gure basu seu bere aprobeko seitxut, bertan - testiguen eurrien ta egune imiñi Mañon erristan eitxeko, sein gedxau, imiñi ei seren ori egun ori ba erristan eitxeko Mañon, bermialdekoak aorren Serafinen lagunek eta bestien lagunek eta joe! dxadxe! posik danak! urten ei seren a, Mañon goiko tabernatik ara arbolartera ero ara, iñor es sartzieko be apartetan gero, mañotarrak ori ordenien 
- Iñor estitxela sartu onekas gero! eurok itxi bear dire - pentzan ei seren orrek Mañokoak bestieri emon bear tzosela, se inyar brutoa andidxe euki ei seuen, ta bestie begidxe ta altue ta besoak lusiek ta solteu, eta bueno estitxela iñor errimeu orrekaiñe, eurek itxi, asten ei dire, baye boseadorien moduko tenikieas ori Serafin, San Dios! emon ei tzesan orreri Bitxorreri, erpeidxe be baltzitxu, baltzitxute, bera botaten ei seuen dxota ta bestie altzeu, ta orduen a mañotarrak eta an, ya naikoa dala ta ill ingo deuela ta: 
- Seuek esasue es kasorik itxeko ta oiñ itxi, oiñ itxi! - urten ei seuen gero erristiek an! erristiek urten ei seuen, ta orko Mañoko bat oten ei sen bekoakas bermialdekoakas lagun, lagun oten ei sen, eta erristiori akabeu, ta gero tabernan, batzuk etzera ta bestiek tabernan, eta tabernan ori bekoakas lagun ixete sana Mañoko ori ba, mañotarren kontra berbetan, an eta karo! lagunek euki sitxuseles onak bermialdekoak, orko mañotar bateri esan ei tzon: 
- Seu pere neuri urten kanpora kapas basaraseu pere - ta olan esan, eta billur ixen ei sen mañotar ori urtetan, bai airi emongo tzona dxakiñ ei seuen ak, bai bestiek on sien an, ta billur urtetan, ta es ei tzon urten, urten ei seren etzera, gure aitxek bermialdekoakas, oin Kanon dan lekuen, ba ori diputasiñoak etzie ero ori dau, orren ondoan lotu, ba gure aitxe, eta orrek bermialdekoak eta ori Mañokoa bermialdekoakas lagune itxe seuena, gure aitxegas ta an berba bi ero iru iñ txe an aparteu te gebon, ta gebon esanta, andik bera bermialdekoak ta gure aitxe ta ori bestie onantza, atzetik ariñ ariñ etorri orrek bestiek, ta estaitx ixena selan esaten tzen gure aitxek orrena: 
- Fulano! 
- E! 
- Lengo berbatan saus? - ya bestiek martxe ta ostien. 
- Lengo berbatan saus? - esan ei tzon ta an momentuen bestiek: 
- Bai! - etorri, dxo ta ota ganera bota ei seuen, ota ganera bota deurenien ori in yeurenien gure aitxek altu esan, bestiek ondiño paraje ixen ei sien, altu esan: 
-Suek esarie gixonak! suek umie pe esarie! se potroak euki basues an egon saren lekuen, es ori bierra eiñ oiñ - altu esan, ta bestiek entzun, bermialdekoak, San Dios! orre tatos! orre tatos! an, an solteu ei sitxusen ostidxek ayek, ostidxek, eta gure aitxeri esan ei tzien orrek bermialdekoak, gure aitxek Eusebio euken ixena: 
- Eusebio, berberbetik faltetan batzue suri onek, berbebie, gure abiseu e! se onek jangoikoas estire ibilko orduntxe, suri eser faltetan batzue - ta gure aitxe beran sonutxue lepoan dekola" 
 

Aurrekoa
Narrazioak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

6. INDARTSUA
 
"Olan kotxe bat, pareja bat dxoan san, andra gixonak edo neska mutillek bi dxoan siren eta kotxe bateas solo batera sartu siren ta esiñ urten, kotxie esiñ atara ta esautzien ba ia ididxekas edo atara, ta esautzien: 
- Atara seiñes ori kotxiori? - eta ia ba, bustertu ididxek eta atara seuen ididxokas ori kotxiori, eta ia senbet page bear deuen eta bapes esaeutzien: 
- Esebe estast kosteute bapes - ta esaeutzen 
- Gusteko leskixu beskari bet dxatie egun beten - esan eitzen, ta: 
- Ondo - ta esautzien: 
- Seuk gurosunien aonen lekuten beskari bet dxan seiñes - dxoan san, ta eskatu seuen beskari bet lauentzat, beskaridxe, beskaldu seuen ta dxoan san, lauentzat baye bakarrik dxan seuen berak, ta andik pase san ori gixon ori txe esan seuen: 
- Ortik pase da iñor? -ta: 
- Bai, pase da emetik eta au de kontue. 
- Ori esi lei orrenbeste ixen - esan eutzen, ta:  
- Ba dxan deu, lauentzat esaktu deu te dxan deu berak eta dxaon da - etorri sen barriro eta esaeutzen, beste ayetako beskari bet dxateko gustue eukiko baleuke. 
- Bai seuk gurosunien - esaeutzen - se antza gitxi eretxi dotzesu dxan tzutena - esautzen, ta 
- Orrexeaitxik diñotzut - asko eretxi otzelako ixen san baye alrebes esautzen, dxoan eta doble dxan ei utzen urraokoan, ak esate seuen, errotie euki seuen, ta esate seuen ude partien errotien aspidxen egote sala, lodi itzela ixen ei sen gixona, eta errotapien itxen ei seuen lo se morroskoak bero itzela pasetan ei seuen eta, eta bero itxe seuenien errotapien egote sala 
 

Aurrekoa
Narrazioak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

 
7. INTENTZINOA
 
"Gixon bat dxoan sala, ba olan erri betetik bestera, dxoan sala ba oñes ba basabidietatik, ametik a Mañora dxoatie les ero Arritara dxoatie les eta Bakidxotik Arritara dxoakeran kasu beterako Mañon, ba dxadxek ixen sien urrengo egunien ta besperan dxoan sala, ori gixon ori ortik Arritara, eta etze baten on sala, baserri beten billotza, artxoa, iltxe, eskeitxe barruen, ta begitxu eskiñetara: 
- Ia kuixu al baot ametik ori billotza eskeitxe dauena - ta balustrek, balustre tire berjak, balustrek, besoa sartu, kuisten bada andik ba arrarrie ero apurtute ekarteko ta, atzamarrakas ukututen ei tzon justu-justu aolan, ta olan, kuixuteko moduen es ta olan ukutu ba itxeun, ukutute tzon ta arantza eskapetan ei tzon, ta an ibili ei sen ta akabauen pentzeu ei seuen: 
- Ia bata batek topetan baneu berton ta ia itxi bear tzet - eta, dxoan ei sen eurrera, ta gero ordun useta san ba, urteko presetoagas konfeseu te komulgeu urtien urtien, ta abadiek ba txantela emote tzun, ba selan in saran ero esaran, buenoallegeu ei sen ba, konfesetako sasoi urtekoa, presetoas eitxeko ta dxoan ei sen konfesetan gixon ori txe, eser pekaturik eta ba: 
- Esebes - eta eser ostu ero seuser sera: 
- Bueno ostu ostu estot ein baye - au te au konteu i tzon. 
- Bai intentziño euki sendun, ta intentziñoa bai 
- Baye eneuen koixu. 
- Baye intentziñoa basta ia - eta esan ei tzon a, orren parkasiñorako oiñ estaitx senbet a, aitxe gure, ta onenbeste agur maridxe, eta amar ogorlokoko mesie ero amar pesetako ero estaitx ser, atara bisu orren parkasiñorako, artu dirue ta andrak konpesetan dien lekutik andik, andik saretik abadieri andik esan eitzon: 
- Aiba! - esan ei tzon ta: 
- Ortik es ortik es atetik 
- Atetik ixen basoan neu pere billotza atarako neidxuen ba atetik estok ixen ta i pe koixuik aortik gure bok - esan eitzon" 
 

Aurrekoa
Narrazioak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

 
8. KATUA BERBETAN
 
"On san a, familidxe bat gixona mariñeru eukidxen, bibotedune ta bueno, libre eukitxeuenien libre edo bakasiñoak edo estaitx oten basien orduen baye dana dala an, eta serien goruten eitxen ei dxeun gixon orrek, eta bentanara etorri dxakon katu bet, ta esan dxen: 
- Ene! bixerra mosun te goruten! - bestiek bartzune artu: 
- Katu ixenta berbetan eintxe - botayeutzen ankie apurtu yeutzen, dxoan san katu ori dandarres, ankie apurtute, urreo egunien kanpora urten deuenien a: 
- Ene! fulana se pasetan dxatzu ba? - ta: 
- Su takixu! - esan ei utzen ta beste aldeko atzoa ixen ei sen katue, sorgiñe" 
 

Aurrekoa
Narrazioak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

 
9. LAPURRAK
 
“Bi on sien, orrek bi ixen sien, Patakon eta bestie estakit selan, eta ia sein yen listoena jefie ixeteko, ta bidxek eta, bueno: 
- Gause bat ingou listoena, ia nor dan listoena itxeko, txori abi bet, soso abi bet, eta ayeri atara bear tzus txoridxe barruen dala arrutzek - se a txoridxe altzau barik, eskapeu barik ia arrutzek nok kentzen tzesan an dekosan arrutzek, bost arrutzek, ta bost arrutze euki dxesan, ta ra! kendu i dxotzesan ba, ta: 
- Non dxaosak arrutze pa? - ta bestiek an euki dxeles memoridxe bortzilluas, in tzon bestiek, atzetik kentzen tzesan arrutzek eta bortzillue siku euki dxen ta orduen: 
- Seu sara jefie, se nik txoridxeri kendukoak suk niri kendu dostesus.”
"Lapurren kontue nik entzun dotena ba, Miru, eta Txistu, eta bestiek estaitx selan euki dxen, iru ixen sien, eurki emen ibiltxe sien alaseko errosaridxoak onartekoak, tirrin tirrin tirrin esaten dxen nire aitxek, ta umiek gustidxek eskapetan dxien: 
- Aor dator Miru! aor dator Miru! - ta abidxadaka etzera ikusten dxiesanien, ta egun beten, gixon batek e, sorra ixen tzen beste bateri, eta ak bestiek, ba esaten tzen bueno: 
- Pageu in bear dostesu aunen egunetan. 
- Baye estekot eta selan emongo tzu pa? - eta: 
- Ba, pageu in bear dostesu - eta obligeu itxen dxen, eta dxakin dxen ori, Larrabetzukoa ixen salakoa dekot Miru, t´orrek dxakin dxen, ta etor dxaken orreri gixonari txe esan tzen: 
- Diru eskatu tzu suri fulanok, esta? - ta: 
- Bai! 
- Ba es larritxu, neuk emongo tzut dirue 
- Baye selan nik estekot eta selan pageu? 
- Ba neuk emongo tzut, ta, neuk esaten dotenien ingo tzesu pageu - eta, dxoan eta page ei dotzen, eta etzera dxoan ei sen pageta, 
- Bueno oiñ estotzut sorrik - ta Miru dxoan ta ra! kendu tzen dirue, areri, ta lotu sen diru barik" 
 

Aurrekoa
Narrazioak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

10. PERU ETA MARIA
 
"Atxiñe, ba, solora dxoan ei sen e, Maridxe eta, Peru, ta Maridxek atxakidxe ba, etzera dxoan bear deuela, ta ogidxe itxen dxien etzien, eta ogidxe intxe baye gixona ta, Peru te kridxedue ba soloan, ta Maridxe dxoan etzera, ta tortilletxue dxaten topeu, dxoan sien ta bera, tortilletxue berak dxan, eta asarre Peru, ta Peruk esan tzen Maridxeri: 
- Ona etorri oiñ, neuk esango tzut eta, ementxe, kanteu oin neuk esaten doten moduen 
- Bai sera! - ta asarratu in dxaken andrie, ta es: 
- Oin kante in bear su, ia esan, Maridxe Maridxe, arrutzetxun gorringo gorridxe - eta deunba! taketagas dxo, gixonak, enbrie ta ostabe ba erdi negar ta: 
- Esan dot esateko e! 
- Mari-Maridxe arrutze gorringorridxe - ta aintxe, ta deunba! emoten tzesan ba, mallukedak eta, astute be badekot sati bet, ta olan emon tzen pasadie Peruk andrieri" 
"Semie il dxaken, kaja baten imiñi txe dxoan siren eneterretan, eta geube in dxakien, ta arbola baten ganera idxen dxien ta an kaja ta gusti, eta aspidxen e, etor sien morroyek, lapurrek antza, eta etorritxe, esan tzen Peruk Maridxeri: 
- Oi! txixelarri nas - eta txixe in dxen, eta lapurrek esan dxien: 
- Ene! jainkoan e, serutik dxatorku sera oridxoa - eta ene! eta bestiek a: 
- Olan estot aguantetan ba! - eta Peruk ser in yotzien akabuen? kajie bota bera, lapurrek gustidxek or doas abidxadaka, dirue koxute euki dxien an kontetako, arbolapien, ene lapurrok, baye, Peruk in dxenien kajie bota, ba ikeratu in siren, infernukoa tatosela ta, bajatu sien bera, bajatu sen Peru bera ta an lapurrek ba paño esan lotu billurregas dirue sertu barik, eta an lotu sen ta: 
- Benga!, emen oiñ e, kontuek. 
- ser ba? - ba diruek nointzako ixeteko, ba gedxen estaitx ser itxen deuen ixen san, aixentzako lotuko da dirue, eta Peru bera lotu sen diruegas.
"Maridxek esan Peruri: 
- Peru! Peru onantza satosenien atie ekarri - sarratu ba ta, bestiek artu lepoan ta dxoan ei sen andik atzien" 
"Bai beste bein be esaotzola: 
- Peru dxagon esnie e! urteten deuenien kontus e! - ta atietan egon ei sen ba palu beteas eskape estedxen, esniek eskape estedxen" 
"Maridxek urten, nonora dxoan sien ta: 
- Peru! 
- Ser? - ta 
- Satosenien atie ekarri onantza - ta Peruk artu atie ta dxoan ei sen andik Maridxen atzien a, ate ta gusti" 
 

Aurrekoa
Narrazioak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

11. SOKA LAPURRA
 
"Beste bate pere, konpesetan ba, beste gixon bat eta, ser pekaturik ero olan, ta: 
- Pekatu modurik estekot - eta, seuser ostu ero olan ta: 
- Ostu es, bueno soka bat, soka bat ostu dot - ta: 
- Sokie ostu su? bueno soka bateaitxik ba esta ba balidxorik eta, punten espadeu seuser amarreute euki - abadiek esan ei tzon eta: 
- Bai euki deu - ta: 
- Ser euki deu bata? 
- Sekorra 
- Jesus Jesus Jesus! sekorrak asko balidxo deu, sekorrak asko balidxo deu! ba aunenbeste diru, orren parkasiñorako, emon bear su - ta estaitx semet aitxe gure ta agur maridxe ta geusek eta, ta: 
- Emoten espot ori dirue ser paseko da? 
- Ba ser paseko dan, ba iltxe saranien, dxoango sara Josepatako landara, eta Josepatako landan, ongo die sure eseun gustidxek, an ongo dire, eta lotzagarridxe ixengo su seure sekorra tallen dosule ibilko sara e! ta seurie balitzeles, baye seurie estana danak dxakingo dere, ta lotzagarridxe - ta: 
- Orren sekorran dxeubie an ongo da? - ta: 
- Bai antxe ongo da. 
- Ba ordun bertan sekorra entregeko tzet, ta oiñ enoa ni pagetan ori! - esan eitzon bertan entregeko tzet" 
 

Aurrekoa
Narrazioak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

12. SORGINAK
 
"Etze baten egon ei sien senar emaste gastiek, eta gero neure moduko atzo bat eta kridxedue, bierrak itxeko kridxedue eta, geubien dxoaten ei sien danak oire ta a atzoa lotuten ei sen sutien beti, ta kridxeduek esan ei dxen: 
- Nik ori atzo orrek ser itxen deuen or ikusi in bear dot - ta atetxuen atzien pare san, ateri pe esan ongo, estoa ixengo san igual baye igual da, pare san ta, atzo orrek atara eidxoan armientotxu bet ta imiñi eidxon olan, suteko eutze koixu te olan eintxe, esan eidxon: 
- Bueno! sasi gustidxen aspitxik, edoi gustidxen ganetik, emetik gora - ta tximiñitxik gora dxoan ei sen atzo ori, bueno kridxedue: 
- Neu pere in bear do pa! - ta imin dxon, koixu serien ta, kridxeduek ondo esotzon ulertu, eta: 
- Sasi gustidxen ganetik edoi gustidxen aspitxik! - sasis beterik urrutute dxoan ei sen Josepatako landara, eta gero agertu sanien egon ei san gixon bals bat eta dosena erdi atzo andik, kantetan ta an ayegas ta, karu! euron erresuek! bueno erresuek esiren ixengo baye bestera, ba mosu emote eiyotzien eperdidxen gixon orreri, eta mutillorrek esan ei dxen: 
- Jesus y Credo en mi vida he visto culo tan negro! - danak desaparesidu!" 
 

Aurrekoa
Narrazioak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

13. URKIOLAKO PROMESAK
 
"Beste ba pere, konte ostien niri gastie nasela grasidxe iñ osten, San Antoniño egunera ba lenau dxoate sien Urkiolara promesakas, ba jentie oñes besperatik eta, ta beste batzuk ba trenes, ero eutobuses Durangora ero trenes Durangora Bilbotik eta, eta Durangon artu eutobuse ta gero gora, ta olan ba lenau, eta dxoan ei sien, Bilbotar bat, gixon bat, eta beste bat emeko, Bermialdeko ero emetik, ta Durangon alkartu ei sien, ta Durangon artu ei dxien eutobuse Urkiolarako, eta alkarren ondoan, esien ixen e, desesunek bidxek baye alkarren ondoan pare sieles eutobusien, ba berbetan asi, normala dan moduen ta, dxoan ei sien berbetan berbetan Urkiolara ta Urkiolan a, bajetu eutobusetik ba bidxek lagun, lagun moduen orduen esetute bakarrik eta, ba esan ei seren ba, batek esan ei seuen berak promes ba torola ba: 
- Eta se promes dakasu bata? - esan ei tzon a, lelengo esan tzon orrek e, esan ei tzon a: 
- Bei be tekot, gastie, ernari etxastena lotzien, eta estekot kentzieko ganarik se ain de dxasekoa, biintxie, biintxa dxasekoa da, t´ia txaldun lotzien bada axe, bedxe atarateko - San Antoniñori mesa bat ataraten datorrela, ia orixe milagrori San Antoniñok itxen batzo, ta bestiek esan ei tzon: 
- Ba neu pere antzekoa dakat - esan ei tzon, esan eitzon: 
- Nik alaba ba tekot eskondute, estaitx semet denporan, doro eskondute ta famelirik esteko, t´ia axek famelitxu bet eukiko baleke ba mesa bat ataraten ta orasiño bat itxen nator ba San Antoniñoeiñe - ta bueno, eroan ei seren euren maletatxue euren baskaritxue dxan alkarregas, ta alkarreas etorri Durangoraño ta Durangon banandu in sien, urrengo urtien ero andik urte bire ero, alkar topeu bi seren bertan egunien, San Antoniño egunien, joño! 
- Ser a promesa ekarri gendunek a, suri erresulte tzu? - ero esan eitzon, alabadunek esan eitzon bestieri, te: 
- Bai! lotu dxasten biintxie ernari, txal ederra isten, eta bei ederra dekot etzien ta posarren nau, posarren nau! eta seuri? 
- Niri estaitx, neuk txarto esan San Antoniñori ero berak txarto ulertu estaitx ser pase dan, eskondue estok ernari lotu te a solterie lotu ok! - esan eitzon orixe. 
- Neuk txarto esan ero berak txarto ulertu San Antoniñok" 
 

 
Aurrekoa
Narrazioak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa