BEKA DEIALDIA



Aholab

Lankidetza beka "HIZKING 21" proiektuan

Dedikazioa: 35 ordu/asteko
Bekaren iraupena: 12 hilabete eranspen/inkorporazio datatik hasita.
Hautagaiek bete beharreko baldintzak:

-          UPV/EHUn matrikulatua egotea 2002/2003 ikasturtean
-          Telekomunikazio ingeniaria, Zientzia fisikoetan lizentziatua, Informatika ingenieria edo titulazio baliokidea izatea (edo Karrera amaierako Lana egiten aritzea)
-          Esperientzia frogatua izatea C/C++ programazioan eta WEB aplikazioen programazioan. Interesa hizketaren teknologietan.
 

 Aukeraketa erizpideak:
-          Espediente akademikoa (25%)
-          Euskara ezaguera (10%)
-          EHU-n garaturiko jarduerez gain lortuta, deialdiaren helburu den materiarekin loturiko ezagutza (25%)
-          Merezimendu espezifikoak: C/C++ eta WEB aplikazioen programazioaren ezaguera. Interesa hizketaren teknologietan. (25%)
-          Beste merezimendu batzuk (hizkuntzak, aurrez aurreko elkarrizketan balorazioa) (15%)

Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
-          Curriculum Vitae-a akademi espedientearekin.
-          DNI edo pasaportearen fotokopia
-     Merituak barematzeko garrantzitsutzat hartzen den beste edozein agiri.
-     Ikerketa zehatzerako interesgarriak izan daitezkeen beste hainbat agiri aurkez daitezke.
-          Zinpeko aitorpena, beka jasotzeko bateraezintasun-kasuren batean ez dagoela adieraziz.
-          Norberaren aitorpena, beka onartzen duela adieraziz.

 

Informazio gehiago:

Eva Navas              eva@bips.bi.ehu.es
Elektronika eta Telekomunikazio Saila.
Ingeniarien Goi Eskola
Alda. Urquijo s/n
48013 Bilbao

Poltsa/laguntza hauek ez dute esan nahi esleipendunaren eta UPV/EHUren artean kontratu-harremana egingo denik eta ez dute ondorenean bere onuraduna unibertsitateko lantaldera gehitzeko konpromezurik suposatzen.

Baldintzak Elektronika eta Telekomunikazio Saileko iragarki taulan azaltzen dira.
 

   
 
© AHOLAB ESI BILBAO EHU-UPV 2.002