Aurrekoa
Esakunak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa

ESAKUNAK

    Ataltxo honetan batu ditugun esakunak emango ditugu. Aditz esakunak, adjektibo eta aditzondo esakunak eta esaldi eginak eta errefrauak.
 
 
 ADITZ ESAKUNAK
ADJEKTIBO ETA ADITZONDOKO ESAKUNAK 
ERREFAUAK ETA ESALDIAK 
 

27.1. ADITZ ESAKUNAK
 

 
“agie dau or bere, ondiño agie eurrera doa" - (hagea dago hor ere, ondino hagea aurrera doa) 
   
“etorri es arren estau ardure" - (etorri ez arren ez dago ardura)
   
“arnasie asau deko onek" - (arnasa asago dauka horrek)
   
“dxoan da ori baye aspiriek ekarko deu, ontxe bere ori esaten da, aspiriek ekarko tzu etzera” - (joan da hori baina aspirak ekarriko du oraintxe ere hori esaten da, aspirak ekarriko dizu etxera)
   
“bai ori aor dabil baye bastarrak bete dirue deko" - (bai hori haor dabil baina baztarrak bete dirua dauka)
   
“orrek diru satza deko" - (horrek diru satsa dauka)
   
“ermitxen an serien, San Juanen atxan ganien dauena, punten, familidxerik estekonak eta dekonak, eroan 
erropatxue ta an imiñi" - (ermitan han zerean, San Juanen haitzaren gainean dagoena, puntan, familiarik ez daukanak eta daukanak, eroan erropatxoa eta han ipini)
   
“girtenbakoa da ori” - (girtenbakoa da hori) 
   
“orreaitxik kontu euki bear sendun lagunek ariñau dxoan se dixen ara" - (horregatik kontu eduki behar zenuen lagunak arinago joan ze ditezen hara) 
   
“estost niri lebarik, baye ayena esta San Juan, San Juan da elixas San Peladxo" - (ez dit niri lebarik, baina haiena ez da San Juan, San Juan da elizaz San Pelaio)
   
“oste ederra dekosu” - (oste ederra daukazu)
   
“pariente da guges” - (artekoa da gugaz)
   
“penie emoten dotzo bai txe ikusten deuenien edanta datorrela, kenduten dotzos ba serak, erropak” - (pena ematen dio bai eta ikusten duenean edanda datorrela, kentzen dizkio ba zerak, erropak)
   
"erremeridxeti etzera lagundutie, satzetan itxie" - (erromeriatik etxera laguntzea, satsetan egitea) 
   
Aurrekoa
Esakunak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

27.2. ADJEKTIBO ETA ADITZONDO ESAKUNAK

 
“ori personie ago txarrekoa da” - (pertsona hori aho txarrekoa da)
   
“or dabill ori artek artu esiñik” - (hor dabil hori arteak hartu ezinik) 
   
“fulano pase da bai estaitx ser in tzeten se bekoki illune iminyeu” - (urlia pasatu da baina ez dakit zer egin diodan ze bekoki iluna ipini du)
   
“konteixu eurten neguri pes teu in konteixu emen” (konta ezazu aurten negurik ere ez du egin konta ezazu hemen)
   
Aurrekoa
Esakunak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

27.3. ERREFRAUAK ETA ESALDIAK

 
“onegas seuser sera deket intxe ta isteneu eser barik ta ser intzu ba? ta ago bete asurreas itxi ñeu” - (honegaz zerozer zera daukat eginda eta uzten nau ezer barik eta zer egin dizu ba? eta aho bete hezurragaz utzi nau)
   
“su sarabiltzie ago miñien edo, bata batek banabillie ago miñien ba esan itxen doste ago miñien sarabillie, sabiltzies, edo, bai ago miñien orixe” - (zu zarabiltzate aho mihinean edo, baten batek banarabil aho mihinean ba esan egiten didate aho mihinean zarabiltzate, zabiltza, edo, bai aho mihinean horixe) 
   
"Bakidxo da erridxe 
herri baragarridxe 
artogas ogitegidxe 
lapagas panaderidxe" 
 
 
Aurrekoa
Esakunak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa