Aurrekoa
Aditzak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa

ADITZAK
 
 
ADITZ BAKUNAK
EGIN
IZAN
 

26.1. ADITZ BAKUNAK

 
“Beste bat aitxek esate idxena, andra bat, orrexen bertzolaridxen ama, ba egon sien artadxorran, eta txakurre etor dxaken eta, bera on san satza sabalduten, soloan sardieas, sardieas sabalduten, etor dxaken ta txakur amurrutueri agotik sartu tzen sardie” - (Beste bat aitak esaten ei zuena, andra bat, horrexen bertsolariaren ama, ba egon ziren artojorran, eta txakurra etorri zitzaion eta, bera egon zen satsa zabaltzen, soroan sardeagaz, sardeagaz zabaltzen, etorri zitzaion eta txakur amorratuari ahotik sartu zion sarda) 
“Amurrutu estaitxesan txakurreri emoteko, biribillek ixete sien ogidxek, ta lelengo asikerie, aulantxe, aulantxe beste ingerutxu, a asikerie, gortan dxen aitxek edo nausidxek, erreseta sales maireko, lelengo errosaridxoa ta gero, maidxen dxateko erreseu, eta a , ogi bereinketue esaten dxaken areri, eta selan beste ixen bat? ogi salatue esaten dxaken be bai” - (Amorrutu ez daitezen txakurrei emateko, biribilek izaten ziren ogiak, eta lehenengo hasikera, haolantxe, haolantxe beste ingurutxo, hasikera hura, gordetzen zuen aitak edo nagusiak, errezatzen zen legez mahairako, lehenengo errosarioa eta gero, mahaian jateko errezatu, eta hura, ogi bedeinkatua esaten zitzaion hari, eta zelan beste izen bat? ogi salatua esaten zitzaion ere bai) 
   
“Txalik estekienien a, itxeko dauela antzutute dau, da ostantzien be antzutu itxen dire denporiegas” - (Txahalik ez daukatenean, egiteko dagoela antzututa dago, eta osterantzean ere antzutu egiten dira denboragaz)
   
HURA HAIEK
dakitx dakitxes
dakik dakixek
daki dakix
dakigu dakigus
dakixu dakixus
dakixue dakixues
dakidx(i)e dakidx(i)es
 
ALUKUTIBOAK
HURA HAIEK
dxakidxet dxakidxesat
dxakik dxakixek
dxakiguk dxakigusek
dxakidxiek dxakidxiesak
   
noa nadxoak
oa
doa dxoak
goas godxasak/goasak
soas
soasie
doas dxoasak
   
nau nadxaok
au
dau dxaok
gaus gadxasak
saus
sausie
daus dxaosak
   
HURA HAIEK
dakat dakates
dakak dakasak
dakar dakarres
dakargu dakargus
dakasu dakasus
dakasue dakasues
dakardie/dakarr(i)e  dakarr(i)es
ALOKUTIBOAK
HURA HAIEK
dxakat dxakatas
dxakak dxakasak
dxakauk dxakausek
dxakarriek dxakarriesak
   
HURA HAIEK
dabilt dabiltes
dabillek dabixek
dabill dabix
dabilgu dabilgus
dabiltzu dabiltzus
dabiltzue dabiltzues
dabillie/dabille dabilles
   
ALOKUTIBOA
HURA HAIEK
dxabilt dxabiltesak
dxabik dxabixek
dxabilguk dxabilgusek
dxabilliek dxabilliesak
   
"esetu dosue Sabino deritxon bat?" (ezagutu duzue Sabino deritzon bat?) 
 
HARI ALOKUTIBOA
deritxet dxeritxet
deritxek
deritxo dxeritxok
deritxu dxeritxuk
deritxesu/deitxesu
deritxesue
deritxe dxeritxiek
   
HURA HAIEK
daroat/dorot daroates
daroak darosak
daroa/doro daroas
daroagu daroagus
darosu darosus
darosue darosues
darue darues
   
ALOKUTIBOA
HURA HAIEK
dxaroat dxaroatasak
dxarok dxarosak
dxaroguk dxarogusek
dxaruek dxaruesak
   
HURA ALOKUTIBOA
diñot dxiñot
diñok
diño dxiñok
diñogu/diñu dxiñoguk
diñosu
diñosue
diñue/diñoye dxiñuek
   
“Espadau traturik, palu beteas emon erropari, eta erropak gero armaridxoan sartu, ta San Migel pasetan sanien espasan etorten, erropari emon emonak iñ ta armaridxora.” - (Ez badago traturik, makila bategaz emon erropari, eta erropak gero armarioan sartu, eta San Migel pasatzen zenean ez bazen etortzen, erropari emon emonak egin eta armariora)
“Bai bai, orduen itxen dere, eskondu beño lelau, ba, alkar batu eta beskari bet edo olan” - (Bai bai, orduan egiten dute, ezkondu baino lehenago, ba, elkar batu eta bazkari bat edo holan) 
“Tratue bai esetu dot, guri etxaku tokeu ikustie familidxen baye, tratue itxen bai - eta se tratu egiten san? - eurek euretara ba, ser emon alkarreri edo orixe - eta ori eskribidu egiten zan edo aos egiteren? - agos, eskribidu barik agos - eta tratua apurtueskeronen? - barridxe itxe san”
“Gure ama, esango tzut, Bilbon egon san a, (...), an dxoanta serera, Bilbora eran dxien ta an gastetatik, eta gero, eskonduteko edo seretik in beño lelau, aitxek, aitxe, lotu sen alargun te etzera etor bear dxen, esantzien a, etzekoak, se pena ule politxekas oin pañelu imin biarra, se etorrieskero aldiera pañelu imin bear ixete san” - (Gure ama, esango dizut, Bilbon egon zen, (...), han joanda zerera, Bilbora eroan zuten eta han gaztetatik, eta gero, ezkontzeko edo zeretik egin baino lehenago, aitak, aita, lotu zen alargun eta etxera etorri behar zuen, esan zioten, etxekoek, ze pena ile politakaz orain zapia ipini beharra, ze etorriz gero baserrira zapia ipini behar izaten zen) 
   
nator nadxatok
ator/etor 
dator dxatok
gatos gadxatosak
satos
satosie/satose
datos dxatosak
   
HURA HAIEK
dekot/deket  deko(d)as/dekotes
dekok dekosak
deko dekos
deku dekus
dekosu dekosus
dekosue dekosues
deukie/dek(i)e dekies
   
ALOKUTIBOA
HURA HAIEK
dxekoat dxekoatas
dxekok dxekosak
dxekuk dxekusek
dxekiek dxekiesak
   
"oneri dautzola beste geuse ba tau" (honi dautsola beste gauza bat dago)
   
nabill nabidxek
abill
dabill dxabik
gabiltzes gabiltzesak
sabiltzes
sabiltzese
dabiltzes  dxabiltzesak/dxabixek 
   
"Ta a pere umiek lo itxeko bere kante itxen tzien, eta umiek a, ume asko, eta ak kantetan tzien segun umie tausen lo, bera kantetan, ta bakixu ordun dxateko bere es lar ta, entretenitako kante itxen tzien, ta kanteu, eta selan lo lotze sien, eroate idxesan bana-banan oire” - (Eta hark ere umeek lo egiteko ere kantatu egiten zien, eta umeak, ume asko, eta hark kantatzen zien segun umeak dagozen lo, berak kantatzen, eta badakizu orduan jateko ere ez lar eta, entretenitzeko kantatu egiten zien, eta kantatu, eta zelan lo lotzen ziren, eroaten ei zituen banan-banan ohera)
   
Aurrekoa
Aditzak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 
 

26.2. EGIN

 
Aurrekoa
Aditzak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 
 

26.3. IZAN

 
Aurrekoa
Aditzak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa