Aurrekoa
Familia
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
FAMILIA

 Atal honetan familiari dagozkion berbak biltzen ditugu senideartekoak deritzon azpiatalean. Bestalde, adin desberdinen arabera erabiltzen diren berbak adin erlazioak izeneko azpiatalean agertuko dira.
 
 
SENITARTEKOAK
ADIN ERLAZIOAK 
 

2.1. SENITARTEKOAK

 
“Orrek senserrada tire, alargune bada, eta bigarrenien eskonduten bada, a goxeko saspietako senserrada tantarran- tantarran botaten dxoate siesen” - (Horiek zentzerradak dira, alarguna bada, eta bigarrenean ezkontzen bada, goizeko zazpietako zentzerrada tantarran-tantarran botatzen joaten ziren) 
   
“Aitxebitxik an egon bear deu umien alboan, baye kargu artzen deu amabitxik illartien a umie sertzeko, aitxebitxik, ba, kargu modurik es dxen artzen ak, amak, amak, amabitxik artzen dxen kargue dana umieri seoser paseskero bere amabitxik” - (Aitabitxik han egon behar du umearen alboan, baina kargu hartzen du amabitxik hil artean ume hura zertzeko, aitabitxik, ba kargu modurik ez zuen hartzen hark, amak, amak, amabitxik hartzen zuen kargua dena umeari zerozer pasatuz gero ere amabitxik) 
   
“Bixi alargune entzun dot, e, non ixen da? Emerandon, Emerandon, Emerando or godxen dau, an entzun dot bixi alargune, baye emen berton Bakidxon es, aguanteu a, ill artien” - (Bizi alarguna entzun dut, non izan da? Emerandon, Emerandon, Emerando hor goian dago, han entzun dut bizi alarguna, baina hemen berton Bakion ez, eutsi, hil artean) 
   
Aurrekoa
Familia
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
 

 

2.2. ADIN ERLAZIOAK
agure mamarroa: agure mamarroa, mezprezio forma da

 
“Mutil sarrari sarritxen a, burle itxen tzien” - (Mutil zaharrei sarritan burla egiten zieten) 
   
“Gure amak esaten dxen saldie, familidxe euki deuenak, eta mamiñek gixonak dxaten txusela” - (Gure amak esaten zuen salda, familia eduki duenak, eta maminak gizonak jaten dituela) 
   
“Umiek eukitxeko, umerik eseuenak eukitxen, eroaten tziesan erropa txikitxuek intxe, ta an imiñi San 
Juanen” - (Umeak edukitzeko, umerik ez zuenak edukitzen, eroaten zizkioten erropa txikitxoak eginda, eta han ipini San Juanen) 
   
 
Aurrekoa
Familia
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa