Aurrekoa
Giza-Gorputza
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa

GIZA-GORPUTZA

    Lehen atal honetan giza gorputzari dagokion lexikoa biltzen dugu. Atal hau ondoko era honetara bananduta aurkezten dugu:
 

BURUA
AHOA
BEGIA
BELARRIA
SURRA
ILEA
BESOAK
HANKAK
GORPUTZA
ERRAINAK
AZALA
GURARIAK
-
LOA
-
 

1.1. BURUA
 
 

 
Aurrekoa
Giza-Gorputza
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
 
 

1.2. AHOA

 
“Oin kante bear dxako orreri, ta talletu ganera bota, Maritxu talletako gona gorridune etzi agin sarra ta ekarri barridxe” - (Orain kantatu behar zaio horri, eta teilatu gainera bota, Maritxu talletako gona gorridune etzi agin sarra ta ekarri barridxe) 
 
“Agiñek urtetan dausenien, orduen a, ba atzamarragas itxen tzegun e, igurdi ba, alkolien edo, binagretan edo sartute itxen tzegusen” - (Haginak irteten dagozenean, orduan, ba atzamarragaz egiten genion, igurdi ba, alkoholean edo, ozpinetan edo sartuta egiten genizkion) 
 
“Lelengo agiñe ukusten deuenak e, igual sapata barridxek edo abarketa barridxek” - (Lehenengo hagina ikusten duenak, igual zapata berriak edo abarketa berriak) [Ume txikarraren hasierako lehen hagina ikusten zionarentzat oparia egoten zen] 
   
“Baye luki bustena da, otzikarak urtetan deurenien espanatan eta, ayegas, ayen uregas paseu, egosi, luki bustena orrek, alau piñutxuen itxurekoa tire, eta ayen uregas sertu, paseu” - (Baina luki buztana da, hotzikarak irteten dutenean ezpainetan eta, haiekaz, haien uregaz pasatu, egosi, luki buztan horiek, halako pinotxoaren itxurakoak dira, eta haien uregaz zertu, pasatu) 
   
“Ai! bueltie emon txapelari, bai alan esaten deurie” - (Ai! buelta emon txapelari, bai halan esaten dute) 
“Txapelari bueltie emonta bere kentzien da, sein sillieri bueltie emon be bai” - (Txapelari buelta emonda ere kentzen da, zein aulkiari buelta emon ere bai) 
 
Aurrekoa
Giza-Gorputza
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
 
 

1.3. BEGIA

Aurrekoa
Giza-Gorputza
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
 

1.4. BELARRIA
    "belarri" berbagaz batera, jarraian hots mota bakoitzeko jaso ahal izan ditugun izenak ere emango ditugu.

 
“Belarriko miñe kentzeko lenau itxe san oridxoa bota” (Belarriko mina kentzeko lehenago egiten zen orioa bota) 
 
Aurrekoa
Giza-Gorputza
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
 
 

1.5. SURRA

 
Aurrekoa
Giza-Gorputza
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
 
 

1.6. ILEA

 
“Onagiñokoa, garrigiño e, ta gero, an, orrasi bet, aproposko orrasi bet, eta an pobreta sien ayek a, trentzak, trentzak esaten dxakesan, eta, gero pañelue ta” - (Honainokoa, garriraino, eta gero, han orrazi bat, aproposko orrazi bat, eta han probatzen ziren haiek, trentzak, trentzak esaten zitzaien, eta, gero zapia eta) 
   
“Bai bai, amen itxe dxien a txortie, seragas, pañeta bategas edo pañetie ser esaten da, ta an gero montete dxien, trentzak itxe dxiesan, ta trentzak an batu te gero pañelue imiñi buruen aldien, aldien orixe ixete san niri etxat tokeu ori baye” - (Bai, bai, hamen egiten zuten txorta hura, zeragaz, peineta bategaz edo peineta zer esaten da, eta han gero montatzen zuten, trentzak egiten zituzten, eta trentzak han batu eta gero zapia ipini buruan baserrian, baserrian horixe izaten zen niri ez zait suertatu hori baina) 
   
Aurrekoa
Giza-Gorputza
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
 
 

 
 

1.7. BESOAK

 
“Oin bere nik estot ebaten al dala, barikuetan, nik ontxe al dala, atzasalak, igual itxoten dot domekarako edo sapatureko, sorgiñena tirela esaten deure” - (Orain ere nik ez dut ebagitzen ahal dela, barikuetan, nik oraintxe ahal dela, atzazalak, igual itxaroten dut domekarako edo zapaturako, sorginenak direla esaten dute) 
   
Aurrekoa
Giza-Gorputza
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
 
 

 
 

1.8. HANKAK

 
“Ta orrekas berbena bedarrakas ama difuntie asi dasten itxen ta amen dekoas geur beleunek geurrarte orrekas berbena bedarrakas” - (Eta horiekaz berbena belarrakaz ama difuntua hasi zitzaidan egiten eta hamen dauzkat gaur belaunak gaur arte horiekaz berbena belarrakaz) 
   
“San Polikarpora Artiara urtearo urtearo dxoate san a, ondo itxen tzola ta, estzen ondo ondo ingo baye berak sartute ondo itxen tzola ta beti, eguntxuek paseu, baye urtearo urtearo, eta es geurko moduen, geur kotxiek dekus edoseñek baye orduen emetik eta Bermiora al dan moduen igual oñes ametik Bermiora, trenien Gernikera, eta Artiara gero al dan moduen, geur egunien kotxiek edoseñien daus eta allege esiñik gaus!” - (San Polikarpora Arteagara urtero urtero joaten zen hura, ondo egiten ziola eta, ez zion ondo ondo egingo baina berak sartuta ondo egiten ziola eta beti, eguntxoak pasatu, baina urtero urtero, eta ez gaurko moduan, gaur kotxeak dauzkagu edozeinek baina orduan hamendik eta Bermeora ahal den moduan igual oinez hamendik Bermeora, trenean Gernikara, eta Arteagara gero ahal den moduan, gaur egunean kotxeak edozeinean dagoz eta ailegatu ezinik gagoz!) 
   
"Burgoan daona San Juanen oñetza bai" - (Burgoan dagoena San Juanen oinetza bai) 
 
"Kriston oñetza esaten dxakona, lenau ota ebaten ta itxen gendun, otie ebaten gendun an, ta nora ixen as ba? ta Kriston oñetzara, an, ayen ondoan inyu otie ebai, otie lenau ebaitxe san gortatako satza itxeko" - (Kristoren oinetza esaten zaiona, lehenago ote ebakitzen eta egiten genuen, otea ebakitzen genuen han, eta nora izan haiz ba? eta Kristoren oinetzara, han, haren ondoan egin dugu otea ebagi, otea lehenago ebakitzen zen gortako satsa egiteko) 
   
Aurrekoa
Giza-Gorputza
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
 
 

1.9. GORPUTZA

 
“Alkola be bai imintxen tzegun, abarketa sarra be bai, abarketa bat berotu, eta galtzerdi beten barruen sartu, ta imiñi amen bularrien” - (Alkohola ere bai ipintzen genion, abarketa zaharra ere bai, abarketa bat berotu, eta galtzerdi baten barruan sartu, eta ipini hamen bularrean) [Hau gripea edo katarroa kentzeko erabiltzen zen] 
   
“Igurdi oridxo epelagas itxen tzeguen, ta mantzanille emon bai mantzanille asko estzeguen emoten, gitxi, mantzanille bai emoten tzeguen” - (Igurdi orio epelagaz egiten genien, eta mantzanila emon baina mantzanila asko ez genien emoten, gutxi, mantzanila bai emoten genien) [Tripetako mina kentzeko era] 
 
Aurrekoa
Giza-Gorputza
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
 
 

 

1.10. ERRAINAK

 
“Neure aiste bat neu beño sarraoari, burdidxen ganetik dxeusi sen, burdidxen burpilletik, eta ardatzan bitxartien dxeusi, ta ametik besoa apurtu seuen, eta amak in seuen, kañie esate san a lenau, kañie, koñaka edo estaitx selan, rona, ron, kañie, ron ta asukeriegas imin tzen, mendeu, kañuberakas imin tzen, osorik kañuberak, olan, eta osatu in dxaken, besoa” - (Neure ahizta bat neu baino zaharragoari, burdiaren gainetik jausi zen, burdiaren burpiletik, eta ardatzaren bitartean jausi, eta hamendik besoa apurtu zuen, eta amak egin zuen, kaina esaten zen hura lehenago, kaina, koinaka edo ez dakit zelan rona, ron, kaina, ron eta azukeragaz ipini zion bendatu, kainuberakaz ipini zion, osorik kainuberak, holan, eta osatu egin zitzaion, besoa) 
   
“Labatibie perejilleas, oridxotan imiñi, sera, tronkoa loditxue, perejillena, oridxotan busti txe a sartzen tzegun a, estomagutik libretako” - (Labatiba perrexilagaz, oriotan ipini, zera, enborra loditxoa, perrexilarena, oriotan busti eta hura sartzen genion, urdailetik libratzeko) 
   
“Ori pustu te umiek ibiltxen seren olgetako” - (Hori puztu eta umeek erabiltzen zuten olgatzeko) [txerriaren puxikaren erabileren gainean dabil] 
“Puxiken sartze sien txorixoak koipiegas” - (Puxikan sartzen ziren txorizoak koipeagaz) 
   
“Txixe itxeko sera be esaten deurie ona dala, artoan bixarrak” - (Txiza egiteko zera ere esaten dute ona dela, artoaren bizarrak) 
   
Aurrekoa
Giza-Gorputza
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
 

1.11. AZALA

 
“Ta oneri bidxori urten tzien anditxu andi bana onen lekure, oneri be bai txe oneri be bai, ba illebete ingeru irune illebete ingeru euki seurien, eta, ta ori esan dun Jose Maria Zirarda ekar neuen ta esaosten, saja ingo tzo ta nik esetz esanotzen es sajetako, isteko bakien, neuk a, ingotzetela erremedidxo bat ta ser ingotzeten da, kataplasma batzukes ingo tzetesela erremente eraiñ, ta itxe notzien, ogirunegas amasie iñ, ogirunegas amasie iñ, ta a iñ ogirunen ganien imintxe neuen, dxagoye txinboa e! ain berotasunien apur bet urtute, ta gero kinpulie, alau oja bat, sartenien, edo txapien ganien oridxo apurtxu betegas ta bigunte sanien a, ta enplastu imiñi umieri emen, ta erremente eraiñ inotzien bidxeri oneri be bai txe orreri be bai” (Eta hauei bioi irten zien handitu handi bana honen lekura, honi ere bai eta honi ere bai, ba hilabete inguru hiruna hilabete inguru eduki zuten, eta, eta hori esan dugun Jose Maria Zirarda ekarri nuen eta esan zidan, ebaki egingo dio eta nik ezetz esan nion ez ebakitzeko, ixteko bakean, neuk, egingo diodala erremedio bat eta zer egingo diodan eta, kataplasma batzukaz egingo dizkiedala errementa eragin, eta egiten nien, ogi irinagaz amasa egin, ogi irinagaz amasa egin, eta hura egin ogi irinaren gainean ipintzen nuen, xaboia txinboa e! haren berotasunean apur bat urtuta, eta gero kipula, halako orri bat, zatangian, edo txaparen gainean orio apurtxo bategaz eta biguntzen zenean hura, eta enplastu ipini umeari hemen, eta errementa eragin egin nien biei honi ere bai eta horri ere bai) 
   
“Argiseridxe eta koipie, nasteu eta itxe san, eta ayegas itxe seren orrek eridek txakurren e, ainkedak eta orrek gausek” - (Argizaria eta koipea, nahastu eta egiten zen, eta haregaz egiten zuten zauri horiek, txakurren, haginkadak eta gauza horiek) [zauriak eta haginkadak osatzeko era] 
   
“Okelie artu, unteu, ta a gorde bisu arri beten aspidxen, a ustelduten danien dxoan itxen dire garidxoak.” - (Okela hartu, igurdi eta hura gorde behar duzu harri baten azpian, hura usteltzen denean joan egiten dira garioak) 
 
“Sagarra erdibitxu, erdi bi iñ, ayegas erdi betegas, a unteu, a garidxoa eta a sartu lurrien, lurrien enterreu, eta bestie dxan, noperak beste erdidxe dxan, eta a selan usteltzen doan, a leku ustel edo umedo baten, selan usteltzen doan a au kentzen da, garidxoa iltxen da” - (Sagarra erdibitu, erdi bi egin, haregaz erdi bategaz, hura igurdi, hura garioa eta hura sartu lurrean, lurrean lurpetu, eta bestea jan, norberak beste erdia jan, eta hura zelan usteltzen doan, hura leku ustel edo heze baten, zelan usteltzen doan hura hau kentzen da, garioa hiltzen da) 
“San Juan eguneko, goixien, ayegas garoagas, koxu bedarrak eta badekosu garidxoren bat, ayegas iru lau bedar arrankeu, eta ayegas garautako bedarragas busti txe kendu itxen dala” - (San Juan eguneko, goizean, haregaz garoagaz, hartu belarrak eta badaukazu garioren bat, haregaz hiru lau belar erauzi, eta haregaz garautako belarragaz busti eta kendu egiten dela) 
“Barien mokoa, garidxoa kentzeko ba, unteu ayegas, eta gero a, sartu sostxu bet, ta a enterreu, barie sostxu bet sartu, te enterreu lurrien, ta a segun selan usteltzen doan garidxoa kentzen doan” - (Barearen mukia, garioa kentzeko ba, igurdi haregaz, eta gero hura, sartu zoztxo bat, eta hura lurpetu, barea zoztxo bat sartu, eta lurpetu lurrean, eta hura segun zelan usteltzen doan garioa kentzen doan) 
 
“Siridxekas, orrekas be esaten deure, eiñ aputxu bet sertu, sulotu, ta itxi, ta orregas kentzen dala” - (Ziriakaz, horiekaz ere esaten dute, egin apurtxo bat sertu, zulotu, eta utzi, eta horregaz kentzen dela). 
Hala eta guztiz ere, hau ez ei da sano segurua, batzuetan irteten du eta beste batzuetan ez. Beste era bat ikoaren esnea (ikoan esnie) erabiltzea izan da 
   
“Ordun esate seren seuser kortadatxu bet in bear dala edo seuser in bear dala esate seren, kutxilloagas edo seusegas kortadatxu bet in bear dala, lelengo batu, amarreu, amarreu ondo goiko partetik berak in deuen lekuen goiko partetik amarreu, eta gero kortadatxu bet iñ, seusegas kutxilloas edo labañetxu beteas edo seusegas kortadatxu bet iñ, ak odol txarrak urten deidxen” - (Orduan esaten zuten zerozer ebagitxo bat egin behar dela edo zerozer egin behar dela esaten zuten, kutxiloagaz edo zerozegaz ebagitxo bat egin behar dela, lehenengo batu, amarratu, amarratu ondo goiko aldetik berak egin duen lekuan goiko aldetik amarratu, eta gero ebagitxo bat egin, zerozegaz kutxiloagaz edo labanatxo bategaz edo zerozegaz ebakitxo bat egin, hark odol txarrak irten dezan) 
   
Aurrekoa
Giza-Gorputza
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
 

 

1.12. GURARIAK

 
Aurrekoa
Giza-Gorputza
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
 
 

1.13. LOA

 
"Lokukue da ba sillen itxen sune" - (Lokukua da bada aulkian egiten duzuna) 
 
 
Aurrekoa
Giza-Gorputza
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa