Aurrekoa
Izen Morfologia
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
IZEN MORFOLOGIA

    Izen morfologiaren gaineko atal hau honako azpi-atalek osatzen dute: Pertsona izenordainak, izenordain zehaztugabeak, erakusleak, zenbakiak, denbora aditzondoak, leku aditzondoak, maila aditzondoak eta deklinabidea.
 
 
PERTSONA IZENORDAINAK
IZENORDAIN ZEHAZTUGABEAK
ERAKUSLEAK
ZENBAKIAK
DENBORA ADITZONDOAK
LEKU ADITZONDOAK
MODU ADITZONDOAK
-
DEKLINABIDEA
 

29.1.PERTSONA IZENORDAINAK

    Pertsona izenordainen aurkezpena egiteko multzo bitan sailkatuko ditugu; pertsona izenordain arruntak eta indartuak:
 
NI GU ZU ZUEK
ni gu su súek
nik guk suk súek
nirí gurí surí súeri
nirié gurié surié súena
ní(g)es gú(g)es sú(g)es súekas
nirétzako gurétzako surétzako súentzako
nígatxik gúgatxik súgatxik súekatxik
nigañé gugañé sugañé súekañe
 
 
 
NEU GEU ZEU ZEUEK
neu geu seu séuok
neuk geuk seuk séuok
neurí geurí seurí séuori
neurié geurié seurié séuona
néuges géuges séuges séuokas
neurétzako geurétzako seurétzako séuontzako
néugatxik géugatxik séugatxik séuokatxik
neugañé geugañé seugañé séuokañe
 

Aurrekoa
Berba konposatuak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
29.2. IZENORDAIN ZEHAZTUGABEAK
    Izenordain zehaztugabeetan galdetzaileak eta galdetzaileetatik erakarriko izenordain mugagabeak ikusiko ditugu; azkenean gainerako izenordain zehaztugabe batzu ere bai. Galdetzaileen artean singularrak eta pluralak bereiztuko ditugu; bai batzuk zein besteak sano erabiliak dira barietate honetan. Izenordain izan daitezkeen galdetzaile singularrak "NOR", "SER" eta "SEIÑ" ditugu:
NOR: nor, nok, nori

SER: ser/se, sek, seri, seaitxik, setan, setako

SEIÑ: seiñ, señek, señeri

NORTZUK: nortzuk

SERTZUK: zertzuk

SEINTZUK: zeintzuk
 

    Galdetzaileetatik erakartzen diren gainerako izenordainetarik erabiliena IÑOR da; berau galderazko zein ezezko esaldietan agertzen da; adibidez:
- iñor ikusisu? (inor ikusi duzu?)

- estot iñor ikusi (ez dut inor ikusi)

- iñor esan eroatekorik egon (inor ez zen eroatekorik egon)

- bideintzen iño peño gedxau itxen gendun guk beti (bidegintzan inork baino gehiago egiten genuen guk beti)

- uridxolak ixeten diresenien iñor esta agertuten (uriolak izaten direnean inor ez da agertzen)
 

ESER nahi galderetan, nahi ezezko esaldietan ager dakiguke:
- eser erosisu? (ezer erosi duzu?)

- ekarri deure eser? (ekarri dute ezer?

- orrek emon leskidxue umieri eser? (horiek emon liezaiokete umeari ezer?)

- suk estakixu eser (zuk ez dakizu ezer)

- estot eser ekarri (ez dut ezer ekarri)
 

SEOSER edo SEUSER gehienetan baiezko esaldietan agertzen da, hala ere, inoiz edo behin galderetan ere ager daiteke:
- orrek seuser ekar deure (horiek zerozer ekarri dute)

- orrek badakidxe seoser (horiek badakite zerozer)

- erreten sara seusegas, dxausten dxatzu seuser ta emoten su a (erretzen zara zerozegaz, jausten zaizu zerozer eta emoten duzu hura)

- onegas seuser sera deket intxe (honegaz zerozer zera daukat eginda)
 

    Gainerakoak  "edonor”, “edoser”, "norbera” eta "bakotxa" ditugu; jarraian euron erabileren adibide batzuk ematen ditugu:
- edonor etor litxike (edonor etor liteke)

- edoser esaixu (edozer esan ezazu)

- bakotxa bere etzietan bixi de (bakoitza bere etxeetan bizi da)

- gastai apur bet emon doskue bakotxari (gaztai apur bat emon digute bakoitzari)

- noperan atzamarran lodidxe ingerukoa da onena (norberaren atzamarraren lodia ingurukoa da onena)

- noperak beste erdidxe dxan (norberak beste erdia jan)

- ori gatxa da noperantzako (hori gaitza da norberarentzat)

- mendidxen badaus, goixetan mendire, noperak gure deuen lekuen (mendian badagoz goizetan mendira, norberak gura duen lekuan)
 

    Bihurkariak eta elkarkariak egiteko "-en buru" eta "alkar" erabiltzen dira maizenik; adibidez:
- itxosora bota deu orrek burue (itsasora bota du horrek burua)

- alkarren atzien etor sien bi edo iru (elkarren atzean etorri ziren bi edo hiru)

- mutillek gustidxek urtete dxien geube pasetan eta, igual alkar iltxen bere (mutilek guztiek irteten zuten gaua pasatzen eta, igual elkar hiltzen ere)

- alkarregas dxan du (elkarregaz jan dugu)
 

Aurrekoa
Berba konposatuak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

29.3. ERAKUSLEAK
 
HAU HORI HA HONEEK HORREEK HAREEK
au orí a ónek órrek aik/áyek
onék orrék ak/arék ónek órrek aik/áyek/árek
onerí orrerí ayerí/airí óneri órreri áyeri/áiri
onená orrená ayená/arená ónena órrena áyena
oné(g)as orré(g)as ayégas/ágas ónekas órrekas áyekas/árekas
onéntzako orréntzako ayéntzako ónentzako órrentzako áyentzako
onéaitxik orréaitxik aréaitxik ónekatxik órrekatxik áyekatxik
onaiñé orraiñé ayeiñé ónekaiñe órrekaiñe áyekañe
onetán orretán ayetán ónetan órretan áyetan
onetará orretará ayetará ónetara órretara áyetara
onetátik orretátik ayetátik ónetatik órretatik áyetatik
onetakó orretakó ayetakó
 
 
HAUXE HORIXE HAXE HAUEXEK HORIEXEK HAIEXEK
auxé orixé axé ónexek órrexek áixek
onexék orrexék axék ónexek órrexek áixek
onexerí orrexerí aixerí ónexeri órrexeri áixeri
onexená orrexená aixená ónexena órrexena áixena
onexé(g)as orrexégas aixégas ónexekas órrexekas áixekas
onexéntzako orrexéntzako aixéntzako ónexentzako órrexentzako áixentzako
onexéaitxik orrexéaitxik aixéatxik ónexekatxik órrexekatxik áixekatxik
onexeaiñé orrexeaiñé aixeaiñé ónexekañe órrexekañe áixekañe
 
BERA EUREK
berá éurek
berák éurek
berarí éureri
beraná éurena
berá(g)as éurekas
berántzako éurentzako
berágatxik éurekatxik
beragañé éurekañe
berorí, berorrená. Hauek berorika egikeran ere erabiltzen dira:

- berori erdu gurera (berori erdu gurera)

- etorri litxike gurera? (etor liteke gurera?)

- berorrek gure barik (berorrek gura barik)

Jarraian "a-" gehitzen duten erakusle batzuk emango ditugu:
áorrek, áunek/áonek, áonena/áunena, áunetara/aonetara

Erakusleen erabilerari dagokionez, eurok izenearen aurrean agertzen direla esan behar da:
- senbet urtekoa da ori umie? (zenbat urtekoa da ume hori?)

- se urtetakoa da au ardaua? (ze urtetako da au ardaua?)
 

Aurrekoa
Izen Morfologia
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

29.4. ZENBAKIAK
 
1. bat  20. ogéi 
2. bi 30. ogétamar
3. irú 40. berrógei
4. lau 50. berrógetamar 
5. bost 60. irúrogei
6. sei  70. irúrogetamar
7. saspí 80. lárogei
8. sortzí 90. lárogetamar 
9. bedératzi  100. eun
10 amár 200 bérreun
11. amáka  300 irúreun 
12. amábi 400 láreun 
13. amáiru 500 bósteun
14. amálau  600 séireun
15. amábost  700 saspíreun
16. amásei 800 sortzíreun 
17. amasáspi  900 bederátzireun
18. amasórtzi  1000. millé
19. emerétzi 2000. bimílle
    BAT zenbakiak erabilera desberdinak ditu; neurriak adierazteko "BETE"rekin batera, hemen berben ordenak berezko garrantzia duela, kopuru ez zehatzak eta gorabeherako aldeak adierazteko, "BERE"rekin batera, identitatea adierazteko, eta azkenik, genitiboarekin batera. Neurriak adierazteko sarri erabiltzen da ontzi edo leku baten sar daitekeena esanaz; ordenari dagokionez, BAT-en bidez adieraziko neurriaren edukina beronen ostean egon behar da:
- bataren baten etor da (baten baten etorri da)

- baten bat sartu de etzien (baten bat sartu da etxean)

- liburu bapere estot ekarri (liburu bat ere ez dut ekarri)

- ori estosu bapere ondo itxen (hori ez duzu bat ere ondo egiten)

- emoten tzien ontzako txikeratxu bete txokolate danari (ematen zioten ontzako txikaratxo bete txokolate denei)

- basu bete ur edan du (basu bete ur edan dugu)

- kilo bat madari emoistesus (kilo bat madari emazkidazu)
 

    Kasu markak ezarri behar izatekotan edukinari dagokion izenari erasten zaizkio; adibidez:
- senbet balidxo deu kilo bat madarik? (zenbat balio du kilo bat madarik?)
 

    Kopuru bat ematen dela, zehatza ez dela edo gorabeherak egon daitezkeela adierazteko, BAT erabiltzen da; adibidez:
- amar bat olan etor dires (hamar bat holan etorri dira)
 

    Beste barietate batzuetako "BERA"ren ordez identitatea adierazi behar denean BAT erabiltzen da; adibidez:
- leku beten egon gara (leku baten egon gara)

- orrek erri batekoa tires (horiek herri batekoak dira)
 

    Genitiboaren kasu marka izenari dautsola ere erabiltzen da; adibidez:
- umeren bat etorko da bidxar (umeren bat etorriko da bihar)
 

    Ondoko taulan erabiltzen diren ordinalak ikus daitezke:
1. lelengo
2. bígarrena
3. irúgarrena
4. láugarrena
5. bósgarrena
6. séigarrena
7. saspígarren
8. sortzígarrena
9. bedératzigarrena
10. amárgarrena
 

    Ordinalak denbora alorrean ere erabiltzen dira; orain aldian berba egiten denean "BARRU" erabiltzen da, iraganean, ostera, ordinalak; adibidez:
- te urte bigarrenien dxoan san ara (eta urte bigarrenean joan zen hara)

- justo urten da andik denpora gitxigarrenien euridxe da (justu irten eta handik denboragarrenean euria da)

- egun bi edo irugarrenien itxe san bautisoa (egun bi edo hirugarrenean egiten zen bateoa)

- egun bigarrenerako bautisate siren (egun bigarrenerako bateatzen ziren)
 

    Distributiboak egiteko "-na" atzizkia erabiltzen da:
- au erdi bana dxangu (hau erdi bana jango dugu)

- gero sati bana danak eraten gendun (gero zati bana eroaten genuen)
 

    Zenbakiekin batera erabiltzen diren beste atzizki batzuk:
- orrek kiloko eun kobretan deure (horiek kiloko ehun kobratzen dute)

- gitxitxen lotuten da lo (gutxitan lotzen da lo)
 

Aurrekoa
Izen Morfologia
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

29.5. DENBORA ADITZONDOAK

    Denbora aditzondoetan erabiltzen diren galdetzaileak nos, nosko, nos artien eta nosik ona dira.
 

Konposatu indefinidoetan "iños", "nosonos", "nosgure" eta "edonos" erabiltzen dira; adibidez:
- iños egon sara emen? (inoiz egon zara hemen?)

- estosu entzun iños? (ez duzu entzun inoiz?)

- orrek esan dxien iños (horiek esan zuten inoiz)

- iños enas egon or (inoiz ez naiz egon hor)

- amari entzun in tzet iños esnie edan tzola bulerra edan tzola (amari entzun egin diot inoiz esnea edan diola bularra edan diola)

- gause txarra dala ta, nik estot iños asmeu (gauza txarra dela eta, nik ez dut inoiz entzun)
 

Aurrekoa
Izen Morfologia
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

29.6. LEKU ADITZONDOAK
 
HEMEN HOR HAN HEMENTXE HORTXE HANTXE
emén or an ementxé ortxé antxé
oná orrá ará onaxé orraxé araxé
eméti(k) órti(k) ándi(k) emétixe órtixe ándixe
emekoá orkoá angoá emekoxié orkoxié angoxié
onántza orrántza arántza
onáño orráño aráño
 
 
HAMEN HAOR HAAN
ámen áor/áur áan
áona áorra áara
améti(k) áortik áandik
ámekoa áorkoa áangoa
amentxe
 
 
BERTON BERTAN
bertón bertán
bertorá bertará
bertótik bertátik
bertokoá bertakoá
bertorántza bertarántza
bertóraño bertáraño
Galdetzaileak
non
norá
nóndik
nongoá
norántza
noráño

aparte: banan
asau: asago
paraje: paraje
 

    Konposatu indefinituetan "iñon" eta "nonon" ditugu. Jarraian erabileraren adibide batzuk emango ditugu:
- ikusi dosus iñon ? (ikusi dituzu inon?)

- beste iñora ixen sarie gedxau ? (beste inora izan zarete gehiago)

- orrek estoas iñora (horiek ez doaz inora)

- nonora doas (nonora doaz)
 

Aurrekoa
Izen Morfologia
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

29.7. MODU ADITZONDOAK

    Modu aditzondoei dagozkien galdetzaileak "selan" eta "selau" dira. Bestalde, erakusleetatik erakarritakoak "ólan", "ólau/ólao", "álan" eta "álau/álao" dira; euron indartuak "ólantxe" eta "álantxe" direlarik.

    Konposatu indefinituetan "eselan", "seoselan/seuselan", eta "selan edo alan" jaso ditugu; adibidez:

- seuselan eingo du ondo (zeozelan egingo dugu ondo)

- ori estosu itxen eselan bere (hori ez duzu egiten ezelan ere)

- lepos edo al dan moduen edo selan edo alan iñ itxe seren (lepoz edo ahal den moduan edo zelan edo halan egin egiten zuten)
 

Aurrekoa
Izen Morofologia
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 

29.8. DEKLINABIDEA
 
ABSOLUTUA
Singularra Plurala
neskié néskak
semié semíek
ididxé idídxek
astoá astóak
katué katúek
gixoná gixónak
Berba batzuk eskuarki mugagabe erara erabiltzen dira:
- umie ixerditxen dau (umea izerditan dago)

- ori uretara dxausi de (hori uretara jausi da)

- amak lapikoa suten imin deu (amak lapikoa sutan ipini du)

- orrek eguskitxen egon dire (horiek eguzkitan egon dira)

- eskerretara dxoan dires (ezkerretara joan dira)

- nire alboan dxesarri de, eskerretara dxesarri de (nire alboan jezarri da, ezkerretara jezarri da)

 
ERGATIBOA
Singularra Plurala
neskiék néskak
semiék semíek
ididxék idídxek
astoák astóak
katuék katúek
gixonák gixónak
 
 
DATIBOA
Singularra Plurala
neskierí néskari
semierí semíeri
ididxerí idídxeri
astoarí astóari
katuerí katúeri
gixonarí gixónari
 
 
GENITIBOA
Singularra Plurala
neskiená néskana
semiená semíena
ididxená idídxena
astoaná astóana
katuená katúena
gixonaná gixónana
 
 
SOZIATIBOA
Singularra Plurala
neskiégas néskakas
semiégas semíekas
ididxégas idídxekas
astoágas/astóas astóakas
katuégas katúekas
gixonágas gixónakas
Kasu marka hau denbora alorrean ere erabiltzen da:
- egunokas esta etorri (egunokaz ez da etorri)

- urtiokas ameriketara ixen da (urteokaz Ameriketara izan da)
 
 
DESTINATIBOA
Singularra Plurala
neskiéntzako néskantzako
semiéntzako semíentzako
ididxéntzako idídxentzako
astoántzako astóantzako
katuéntzako katúentzako
gixonántzako gixónantzako
 
 
MOTIBATIBOA
Singularra Plurala
neskiégatxik néskakatxik
semiégatxik semíekatxik
ididxégatxik idídxekatxik
astoágatxik astóakatxik
katuégatxik katúekatxik
gixonágatxik gixónakatxik
 
 
ADLATIBOA
Singularra Plurala
neskiañé néskakañe
semiañé semíekañe
ididxañé idídxekañe
astoañé astóakañe
katuañé katúekañe
gixonañé gixónakañe
INSTRUMENTALA
- San Juan da elixas San Peladxo (San Juan da elizaz San Pelaio)

- sapas beterik selan egoten diren aixe tire latxak (sapaz beterik zelan egoten diren haiexek dira latxak)

- saldieas koitxedak oten giñen goses (saldagaz koitaduak egoten ginen gosez)

- sure errus belú allege gara (zure erruz belu ailegatu gara)
 

PROLATIBOA
- laguntzet euki deure (laguntzat eduki dute)

- tontotzat artutzie (tontotzat hartu dute)

- alkatetzat artu deure (alkatetzat hartu dute)
 

PARTITIBOA
- geur egunien Sorrotze moduko feririk emen ingeruen esta iñ (gaur egunean Zorrotza moduko azokarik hemen inguruan ez da egin)
 
 
INESIBOA
Singularra Plurala
tabernán tabérnatan
etzién etzíetan
erridxén errídxetan
basoán basóatan
- eskatu itxe san iru egunien segido (eskatu egiten zen hiru egunean segituan)

- egunien baten baye saspi sortzi egunien (egunean baten baina zazpi zortzi egunean)

- seiñ etzetan dau? (zein etxetan dago?)

- iru etzetan egonas (hiru etxetan egon naiz)

- lau astien egonas makal (lau astean egon naiz makal)

- ori urte askotan egon da Ameriketan (hori urte askotan egon da Ameriketan)

- se egunetan etor sara? (ze egunetan etorri zara?)

- olloskoa eun pesetan dau (oilaskoa ehun pezetan dago)
 
 
ADLATIBOA
Singularra Plurala
tabernará tabérnatara
etzerá etzíetara
erriré errídxetara
basorá basóatara
- seiñ etzetara ixen sara? (zein etxetara izan zara?)

- iru etzetara dxoanas (hiru etxetara joan naiz)

- andik iru egunera ikusi neuen ostabere (handik hiru egunera ikusi nuen ostabere)
 
 
ABLATIBOA
Singularra Plurala
tabernáti(k) tabérnatati(k)
etzéti(k)  etzíetati(k)
errítxi(k) errídxetati(k)
basóti(k)  basóatati(k)
Jarraian kasu honen erabileraren adibide batzuk emango ditugu. Denbora alorrean rik erabiltzen da:
- atzorik estot ikusi (atzorik ez dut ikusi)

- ordurik esta etorri (ordurik ez da etorri)

- seiñ egunetatik saus emen? (zein egunetatik zagoz hemen?)

- kaleri kale ibil dies (kalerik kale ibili dira)

- gerrie ta osterik ona estau esebe (gerra eta osterik ona ez dago ezer ere)

- karie ekarte ixen da karabirik (kari ekartzen izan da karabirik)

- egurdatien amaiketarik amabidxetara, ta orduen sur on (eguerdartean hamaiketarik hamabietara, eta orduan zuhur egon)
 
 
GENITIBOA
Singularra Plurala
tabernakoá tabérnatakoa
etzekoá etzíetakoa
errikoá errídxetakoa
basokoá basóatakoa
- etorri de ume bat lau urtekoa (etorri da ume bat lau urtekoa)

- arri bet ekar deure eun kilokoa (harri bat ekarri dute ehun kilokoa)

- seiñ etzetakoa da sure andrie? (zein etxetakoa da zure andrea?)

- leku askotako lurre esta ona (leku askotako lurra ez da ona)

- senbet atekoa da sure etzie? (zebat atekoa da zure etxea?)

- senbet urtekoa da ori umie? (zenbat urtekoa da ume hori?)

- se urtetakoa da au ardaua? (ze urtetako da au ardaua?)
 
 
ADLATIBO NORABIDE ZUZENEKOA
Singularra Plurala
tabernarántza tabérnatarantza
etzerántza etzíetarantza
erriréntza errídxetarantza
basorántza basóatarantza
 
 
ADLATIBO BUKATUZKOA
Singularra Plurala
tabernáraño tabérnataraño
etzéraño etzíetaraño
erríreño errídxetaraño
basóraño basóataraño
"giño" atzizkia ere erabiltzen da, elixagiño, orragiño, atzegiño, e.a.

ADLATIBO DESTINATIBOA
- ekar dot ogidxe iru egunerako (ekarri dut ogia hiru egunerako)

- se egunetarako da bierra? (ze egunetarako da beharra?)

- erosi dot ardaua bost urterako (erosi dut ardoa bost urterako)

- senbet egunerako deko bierra? (zenbat egunerako dauka beharra?)
 

 
Aurrekoa
Izen Morfologia
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa