Aurrekoa
Aditz Morfologia
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 
ADITZ MORFOLOGIA
 
ADITZ PARTIZIPIOAK
ADITZ IZENAK
ASPEKTUAK
-
ADITZ LAGUNTZAILEAK
-
 

30.1. ADITZ PARTIZIPIOAK
    Aditz partizipio soilaren erabilera, beronen deklinabidea, aditz partizipioa gehi "eta" eta posposizioren bat eta aditz partizipio posposizioekin ikusiko ditugu jarraian.

    Aditz partizipioak aditz izenaren marka erabili barik, hots, absolutu marka berari dautsola, izentzat erabil daitezke; adibidez:
- damutute nau belu etorridxe (damututa nago belu etorria)

- Bilbotik ekarridxe gordeta deku (Bilbotik ekarria gordeta daukagu)

- berak guri esana da (berak guri esana da)

    Ezezko esaldietan, aditz izenetan gertatzen den legez, "ez" adberbioa aditz partizipioa eta mugatzailearen artean agertzen da:
- lastimie etorri esa ariñau (lastima etorri eza arinago)

Partizipioak predikatu osagarriaren funtzioa betetzen du zenbaitetan:
- ni emen dxadxoa nas (ni hemen jaioa naiz)

- au kanpotik etorridxe da (hau kanpotik etorria da)
 

Zehar galdera ez jokatuetan ere aditz partizipioa erabiltzen da:
- bakitx ser esan (badakit zer esan)
 

Zenbait kasutan esaldi berberak aditz partizipioari "-RIK" dautsela egin daitezke; adibidez:
- estekosu setan dxoanik (ez daukazu zertan joanik)

    Aditz partizipio deklinatuak ondoko kasu markakaz eta posposizioakaz erabiltzen dira:

-KO
    Atzizki hau aditz partizipioari dautsela, erlatibozko esaldi ez jokatuak egiten dira; adibidez:
- goxien goxetik basoas, ardidxe lo iñeko lekuen edo paraje dekosu (goizean goizetik bazoaz, ardia lo egineko lekuan edo paraje daukazu)

- amen dau suk eiñekoa (hamen dago zuk eginekoa)

- apurtúkoak botaixus (apurtukoak bota itzazu)
 

-AITXIK
- kanpokoa ixenaitxik euskera ikesi deu (kanpokoa izanagatik euskara ikasi du)

- goistik etorriaitxik ya estu ikusten (goizetik etorriagatik ja ez dugu ikusten)
 

-ARREN
- etorri es arren estau ardure (etorri ez arren ez dago ardura)
 

-SKERO(N)
- ara pistidxe gustidxek itxen deure estutueskeron danak, onak ixenta be (hara piztia guztiek egiten dute estutuz gero denek, onak izanda ere)

- bai etze batiitu itxen da txarto oneskero umie (bai etxe bateatu egiten da txarto egonez gero umea)

- basora dxoaneskero galdu ingo litxikes (basora joanez gero galdu egingo lirateke)

- denpora ona iñeskero dxoalitxike basora (eguraldi ona eginez gero joan liteke basora)

- egidxe esaneskero naikoa da (egia esanez gero nahikoa da)

- eskondueskero, estot esetu aitxe bixi dan artien beiño (ezkonduz gero, ez dut ezagutu aita bizi den artean baino)

- etorrieskero aldiera pañelu imin bear ixete san (etorriz gero baserrira zapia ipini behar izaten zen)

- kotxen dxoaneskero lelau allegeko sara (kotxean joanez gero lehenago ailegatuko zara)

- uretan imiñieskero itxen da bigundu (uretan ipiniz gero egiten da bigundu)
 

"BEIÑ"ekin batera erabiltzen dela ñabardura kausala ematen zaio; adibidez:
- beiñ asieskero akabe in bear du (behin hasiz gero amaitu egin behar da)
 

"ETA", aditz partizipioari dautsola, funtzio desberdinak betetzen dituela agertzen zaigu.

Denborazkoa:.
- allegeu te dxoan san oira (ailegatu eta joan zen ohera)

eta ostien
- bier in txe ostien dxango du (behar egin eta ostean jango dugu)

- basoan ibilitxe ostien basora dxoan giñen (basoan ibili eta ostean basora joan ginen)

- dxan ta ostien dxoango gara etzera (jan eta ostean joango gara etxera)

- jainkoan etzien agertu gixona, bai naikoa edan ta ostien (jainkoaren etxean agertu gizona, bai nahikoa edan eta ostean)
 

eta artes
- bestiek, dxo ta artes barrikera, in bear da (besteak, jo eta artez barrikara, egin behar da)
 

eta ensegida
- pareu te ensegida il in san (paratu eta ensegida hil egin zen)
 

eta gero
- siketu te gero gorde (sikatu eta gero gorde)

- lapurretan in txe gero, erradurek imiñi atzes saldidxeri (lapurretan egin eta gero, perrak ipini atzez zaldiari)

- gero aitxe il txe gero eskondu nitzen ni (gero aita hil eta gero ezkondu nintzen ni)
 

Modala:
- ori ekarritxe estu eser itxen (hori ekarrita ez dugu ezer egiten)

- ori esanta estu konpontan eser (hori esanda ez dugu konpontzen ezer)

- sopak intxe dxaten dxen (zopak eginda jaten zuen)

- sobrie amen etzien ikusi dot nik ekarritxe (hondakina hamen etxean ikusi dut nik ekarrita)

- ogigastaye, abarka sarrak erreta desaparesidu in da (ogigaztaia, abarka zaharra erreta desagertu egin da)

- txapelari bueltie emonta bere kentzien da, sein sillieri bueltie emon be bai (txapelari buelta emonda ere kentzen da, zein aulkiari buelta emon be bai)
 

Gerundiala:
    Hemen ere bereizketa txiki bat egin beharrean gagoz; hau da, alde batetik "egon" aditzarekin agertzen dela, eta bestetik, "eduki" aditzarekin agertzen dela.

egon
- ori eon da amak intxe (hori egon da amak eginda)

- beteta odolagas egon san (beteta odolagaz egon zen)

- kantzeute nau (nekatuta nago)

- ori esanta dau (hori esanda dago)

- amen geurien be intxe daus ayek (hamen geurean ere eginda dagoz haiek)

- ordun dau ya labasue intxe (orduan dago labasua eginda)
 

eduki
- eukidxen miñen aspidxen pegeta (eduki zuen mehinaren azpian inkatuta)

- ogidxe gordeta euki dot (ogia gordeta eduki dut)

- ikoan esnias bai entzunte dekot (ikoaren esneagaz bai entzunda daukat)

- amar millen dekosus taseute ganaduek igual (hamar milan dauzkazu tasatuta ganaduak)
 

Kontzesiboak:
    "ETA"k balio  kontzesiboa izan ahal izateko "BERE"rekin batera agertu behar da; adibidez:
- gure aitxek eseuen gure ixeten orretariko ganadue debalde ekarritxe beres (gure aitak ez zuen gura izaten horretariko ganadua dohan ekarrita ere ez)

- ara pistidxe gustidxek itxen deure estutueskeron danak, onak ixenta be (hara piztia guztiek egiten dute estutuz gero denek, onak izanda ere)

    Aditz partzipioekin batera erabiltzen diren posposiziorik garrantzitsuenak ondoko hauek dira:
 

BARIK
- ego saitxes ixilik eser esan barik (egon zaitez ixilik ezer esan barik)

- billurre deko dxeusi barik (bildurra dauka jausi barik)

- sutie eskobie paseu barik es dxoan, angeruek dxantzan in deidxien (sutea eskoba pasatu barik ez joan, aingeruek dantzan egin dezaten)

- ta au kamiño ori in barik, Armintzakoa, ametik gora idxete san (eta kamino hau hori egin barik, Armintzakoa, hamendik gora igaten zen)

- garbitxu barik eukitxen dus (garbitu barik edukitzen ditugu)
 

BARIK BERE
- ikusi baripere esetu inyot (ikusi barik ere ezagutu egin dut)
 

BAINO
- ein beño oba da erosi (egin baino hobe da erosi)

- iñosentekeridxek esan beño oba ixilik egon (inozentekeriak esan baino hobe ixilik egon)
 

BIARRIEN
- gorantza dxoan biarrien soas eskoatara (gorantza joan beharrean zoaz eskoatara)

- eta Sumitxan lotu bierrien onaño etorri (eta Sumitxan lotu beharrean honaino etorri)

- etzien dxan biarrien kalien dxangu (etxean jan beharrean kalean jango dugu)

- berakatzak ekar biarrien kinpulek ekar txus (berakatzak ekarri beharrean kipulak ekarri ditu)
 

ORDUKO
- entzun orduko esetu dot (entzun orduko ezagutu dut)

- gu dxoan orduko dxoanta egon dire (gu joan orduko joanda egon dira)

- eurek etorri orduko gu beti gaus bierrien (eurek etorri orduko gu beti gagoz beharrean)

- saguek danak, ukutu orduko iltxen ditxus (saguak denak, ikutu orduko hiltzen ditu)

- itxun orduko baltzitxute egoten da ardidxe (etzan orduko baltzituta egoten da ardia)

- gu dxoan orduko dxoanta egon dire (gu joan orduko joanda egon dira)
 

ORDUREKO
- soloan buelta erdi iñ ordureko, bedxe il in dxaken baten golpien (soroan buelta erdi egin ordurako, behia hil egin zitzaion baten golpean)

- eguskidxek urten ordureko en jeneral esaten dxen (eguzkiak irten ordurako gehienetan esaten zuen)
 

BAÑO LELAU
- dxan beño lelau eskuek garbitxu ixus (jan baino lehenago eskuak garbi itzazu)

- orduen itxen dere, eskondu beño lelau (orduan egiten dute, ezkondu baino lehenago)

- kendu bear da bestieri nasteu baño lenau (kendu behar da besteei nahastu baino lehenago)

- ori in beño lelautxuau, ta gero gedxerak dxote siren, bai, oiñ esta botaten gedxerari pere baye (hori egin baino lehentxoago, eta gero deierak jotzen ziren, bai, baina orain ez da botatzen deierarik ere baina)
 

ARTIEN
- orrek etorri artien emen egongo gara (horiek etorri artean hemen egongo gara)

- itxagon ingo du akabartien (itxaron egingo dugu amaitu artean)

- baye kargu artzen deu amabitxik illartien a umie (baina kargu hartzen du amabitxik hil artean ume hura)

- aguenteu enbriek eta besterik eseberes, segidu ill artien (iraun andrek eta besterik ezer ere ez, segitu hil artean)

    Indarra edo enfasia areagotzeko "ARIK ETA" erabiltzen da; adibidez:
- kanikie bota gora ta tabieri bueltie emon ta olan, arik eta batak edo bestiek galdu artien (kanika bota gora eta tabari buelta eman eta holan, harik eta batak edo besteak galdu artean)

- ta gero segidu dxoten arik eta amasaspi kanpa dxo artien (eta gero segitu jotzen harik eta hamazazpi kanpai jo artean)
 

IXEN ESIK
- dxoan dire danak anaidxie ixen esik (joan dira denak anaia izan ezik)

- etor dire danak ori ixen esik (etorri dira denak hori izan ezik)
 

AUNKE
    Berau gorago ikusiko "-ARREN" eta "-AITTIK"en ordez inoiz edo behin agertzen da:
- aunke asko etorri danak dxango deure (asko etorri arren denek jango dute)

- aunke errikoa ixen nik estot esetuten (herrikoa izan arren nik ez dut ezagutzen)

- enedxo emon aunke beluneko eskatu (ez diezaioket eman belauniko eskatu arren)

- ori mutille esta lotzen etzien aunke denpora txarra iñ (mutil hori ez da lotzen etxean eguraldi txarra egin arren)

- aunke eskatu es emon inyosku (eskatu ez arren eman egin digu)

- aunke asko etorri danak dxango deure (asko etorri arren denek jango dute)
 

SELAN... ALAN...
- selan koxu alan dxaten txus (zelan hartu halan jaten ditu)

- selan irebasi alan gastetan deu (zelan irabazi halan gastatzen du)

- selan etorri alan dxesarten dire (zelan etorri halan jezartzen dira)
 

Aurrekoa
Aditz Morfologia
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 
 

30.2. ADITZ IZENAK

    Aditz izena behin lortuz gero, beroni deklinabidearen hainbat kasu marka erans dakizkioke. Atal honetan aditz izenari erans dakizkiokeen kasu markak eta euron erabilerak ikusiko ditugu.

ABSOLUTUA
    Aditz izena absolutu kasu markarekin gune bitan ager dakiguke, subjetu eta objetu guneetan; adibidez:
- ainbet biderres toke dxaku aixeri ereitxie bere (hainbat biderrez suertatu zaigu harexeri eragitea ere)

- gusteko leskixu beskari bet dxatie egun beten (gustatuko litzaizuke bazkari bat jatea egun baten)

- oba da dxoatie ontxe (hobe da joatea oraintxe)

- ori esatie esta ona (hori esatea ez da ona)

- ori gure dot etortie (hori gura dut etortzea)

- astu in dxat atie serratutie (ahaztu egin zait atea ixtea)

- akorde sitxes erostie (gomuta zaitez erostea)

- kantzeta nau bedarra ebatie (nekatuta nago belarra ebagitzea)

- orrek gure deure emen egotie (horiek gura dute hemen egotea)

- ibilli esitxie da txarra (ibili ezitea da txarra)
 

ERGATIBOA
- ondo ikusi esitxiek buruko miñe emoten deu (ondo ikusi eziteak buruko mina ematen du)
 

DATIBOA
- orrek fumetieri itxi tzo (horrek erretzeari utzi dio)
 

PARTITIBOA
- orre tausen lekuen estau oterik (horiek dagozen lekuan ez dago egoterik)
 

SOZIATIBOA
- emen egotias kontentu nau (hemen egoteagaz pozik nago)

- posi nau ukustias (pozik nago ikusteagaz)

- txakurrek ausitxen deu saratie entzutiegas batera (txakurrak ahausi egiten du zarata entzuteagaz batera)
 

INSTRUMENTALA
- ba labarako ixete san andidxao ero, errama mieaoak ixetes (ba labarako izaten zen handiagoa edo, adarra meheagoak izatez)
 

MOTIBATIBOA
- afaridxe dxan esitxiarren dxoan dire (afaria jan ezitearren joan dira)

- ariñ ibiltxiarren dxeusi de (arin ibiltzearren jausi da)
 

INESIBOA
- funerala intxe, dxoate san bakotxa mesie ataraten (hileta eginda, joaten zen bakoitza meza ateratzen)

- astoakas dxoaten giñen Bermioara bendejie saltzen (astoakaz joaten ginen Bermeora bendejea saltzen)

- gu topetan dxoate sien (gu topatzen joaten ziren)

- munarridxek sartzien etorri siren (munarriak sartzen etorri ziren)

- atrebidu de koistan (ausartu da hartzen)

- basoa on da erretan (basoa egon da erretzen)

- dxaten emon dostie (jaten eman didate)

- emen lotu de afaritxen (hemen lotu da afaltzen)

- guri amak eta aitxek estoskuen isten dxoaten baye dxoan gara (guri amak eta aitak ez ziguten uzten joaten baina joan gara)

- ikesi dot txistue dxoten (ikasi dut txistua jotzen)

- ikusi sitxut etorten (ikusi zaitut etortzen)

- kontestetan dxakin yeu (erantzuten jakin du)

- koxu deure ostuten (hartu dute ostuten)

- nik orreri irekatzi tzet itxen (nik horri irakatsi diot egiten)

- ori erresa da itxen (hori erraza da egiten)

- orrek estudidxetan segitan deu (horrek estudiatzen segitzen du)

- orrek kantetan daki (horrek kantatzen daki)

- oyen sartzen lagunduten dotzo (ohean sartzen laguntzen dio)

- pasetan itxi dostie (pasatzen utzi didate)
 

LEKU GENITIBOA
    Beronek lau erabilera desberdin eduki ditzake; konpletiboa, finala, izen laguna eta aditz laguna. Hona hemen esaldi batzuk:
- a okelie gero ederto ote san lapikoan dxateko (okela hura gero ederto egoten zen lapikoan jateko)

- a sartzen tzegun, estomagutik libretako (hura sartzen genion, estomagutik libratzeko)

- ak eseuen itxen saltzeko (hark ez zuen egiten saltzeko)

- belarriko miñe kentzeko lenau itxe san oridxoa bota (belarriko mina kentzeko lehenago egiten zen orioa bota)

- Bermiora dxoateko enbrak eusokoak batzen siren (Bermeora joateko andrak auzokoak batzen ziren)

- bost errieleko bat eskatuten dotzo abadiek ori kentzeko (bost errealeko bat eskatzen dio abadeak hori kentzeko)

- dxausteko moduen egon da (jausteko moduan egon da)

- dxosteko makiñe apurtu inye (josteko makina apurtu egin da)

- etor dire gues berba itxeko esperantzan (etorri dira gugaz berba egiteko esperantzan)

- exie bakixu artoa eraitxekoa (exea badakizu artoa eraitekoa)

- gure amak eukitxen dxen orrasidxe istue sorridxek sertutekoa (gure amak edukitzen zuen orrazi estua zorriak zertzekoa)

- iñor esan eroatekorik egon (inor ez zen eroatekorik egon)

- ori dau etorteko (hori dago etortzeko)

- orrek balidxo deu dxateko (horrek balio du jateko)

- orrek billurre deko dxeusteko (horrek bildurra dauka jausteko)

- txartel bat koxu bear ixete san bijilidxek itxeko, eta gitxiau itxeko (txartel bat hartu behar izaten zen bijiliak egiteko, eta gutxiago egiteko)

- umiek lo itxeko bere kante itxen tzien (umeak lo egiteko ere kantatu egiten zien)
 

-TEKOTAN
- txarto itxekotan oba itxi (txarto egitekotan hobe utzi)

- txarto berba itxekotan oba ixilik egon (txarto berba egitekotan hobe ixilik egon)
 

EZEZKOAK
    Ezezkoetan "EZ" aditzondoa "-TE"ren aurrean agertzen da:
- ondo ikusi esitxiek buruko miñe emoten deu (ondo ikusi eziteak buruko mina ematen du)

- ibilli esitxie da txarra (ibili ezitea da txarra)

- berdurie dxaten dot loditxu esitxiarren (berdura jaten dut loditu ezitearren)

- afaridxe dxan esitxiarren dxoan dire (afaria jan ezitearren joan dira)
 

-KERAN
- etzetik urtekeran txakurrek aginke in dotzo (etxetik irtekeran txakurrak haginka egin dio)

- ixikeran apurtu in de giltze (itxikeran apurtu egin da giltza)

- asikeran nik esetu dot (hasikeran nik ezagutu dut)
 

Aurrekoa
Aditz Morfologia
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
 
 

30.3. ASPEKTUAK
    Ataltxo honetan aspektu burutu, ez-burutu eta geroa egiteko erabiltzen diren baliabideak aurkeztuko ditugu.

ASPEKTU BURUTUA
    Aditz partizipioa eta laguntzailea batukeran, partizipioa "eu" amaieraduna den kasuetan azken hau "e" bihurtzen da:
pase da
pentze dot
plante da
kobre dot
akabe dot
akorde nas

"ri", "li" eta "si" amaieradunen kasuan azken "i" galtzen da zenbaitetan:
etor dxaken
ibil siren
ekar neuen
ikus dot
 

ASPEKTU EZBURUTUA
    Aspektu honen alomorfoak TEN, ETAN, TZIEN edo TZEN eta TAN dira. Jarraian bakoitzaren erabileraren adibide batzuk emango ditugu:

TEN
etorten                 dxausten
esaten                  dxaten
ukusten                egoten
koxuten                ixeten
leiduten                etorten
ekarten                batuten
ataraten               dxoten
 

Alomorfo honen aurrean "i" bat egonez gero palatalizatu egiten da:
itxen                     imintxen
eukitxen                iltxen
 

ETAN
libretan                asmetan
akordetan            piketan
pasetan                kalmetan
kanbidxetan         akabetan
pentzetan             kobretan
urtetan                 erretan
 

TZEN edo TZIEN
sartz(i)en              sertz(i)en
kentz(i)en             galtz(i)en
artz(i)en               saltz(i)en
lotz(i)en                batz(i)en

TAN
mantenitan           segitan
koitan                  otzitan
dirijitan                utzitan
agintan                 entenitan
 

GEROA
    Aspektu honen ezaugarria "-KO" dugu nagusiki, berau aditz partizipioari erasten zaio; adibidez:
atarako
artuko
botako
lotuko
erreko
ekarriko
gordeko
ausiko

"eu" amaierako partizipioakaz "ko" gehitu ezeze, "eu" "e" bihurtu ere egin behar da:
arregleko paseko
topeko
pentzeko
akabeko
kobreko

"n"z amaituko partizipioakaz "go" erabiltzen da
ingo
urtengo
dxango
eraingo
 

Aurrekoa
Aditz Morfologia
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
30.4. ADITZ LAGUNTZAILEAK

    Aditz laguntzaileen taulak aurkezteko NOR, NOR-NORI, NORK-NOR eta NORK-NORI-NOR ohiko sailkapenari jarraituko diogu

NOR
 
Indikatibo oraina Indikatibo iragana
nas nitzen/nitxen 
as
da san
gara gintze(sa)n/giñen
sara siñen
sarie siñien
dire(s)/die  si(r)en
 
 
ALOKUTIBOAK
oraina iragana
nok neitzoan
dok soan
gosak geintzosan
dosak soasen
 
 
Baldintza Ahalezko oraina Subjuntiboa
nitxike nitxike neitxen
litxike litxike/leitxe/lei daitxen/deitxen
gintxiskes gintxiskes g(e)itxesan 
sintxikes sintxikes saitxesan/seitxesan
sintxikese sintxikese seitxesan
litxikes  litxikes deitxesan
NOR-NORI
 
ORAINA IRAGANA
HURA HAIEK HURA HAIEK
dxa(s)t/dast/dat dxa(s)tes/dastes dxa(s)ten/dasten dxatesan/astesan
dxako/dako dxakos dxaken/daken dxakesen/dxakosen 
dxaku dxakus dxakun dxakusen
dxatzu dxatzus dxatzun dxatzusen
dxatzue dxatzues dxatzuen dxatzuesan
dxak(i)e/dake dxakies dxakien/dakien dxakiesan
 
ALOKUTIBOA
HURA HAIEK
dxatek dxatesak
dxakok dxakosak
dxakuk dxakusek
dxakiek dxakiesak
 
Hauezaz ostera: dxakon, dxakesan eta aoristikoak diren honako hauek ere jaso ditugu: ekiden (niri), ekidxon (hari), ekigun (hura-guri), ekigusen (haiek-guri)
 
 
AHALEZKOA SUBJUNTIBOA
HURA HAIEK HURA HAIEK
leskist leskistes dakiden dakidesan
leskidxo leskidxos dakidxon dakidxosan
leskigu leskius dakigun dakiusen
leskixu leskixus dakixun dakixusen
leskixue leskixues dakixuen dakixuesan
leskidxe leskidxes dakidxen dakidxesan
NORK-NOR
 
ORAINA NI HURA GU ZU ZUEK HAIEK
NIK dot s(a)itxut/seitxut saitxuete doas/dotes
HIK nok dok gosak dosak
HARK neu deu gaitxus/g(e)itxus s(a)itxu/seitxu  s(a)itxue/seitxue d(e)itxus/dotxus
GUK du dus
ZUK nosu dosu gosus dosus
ZUEK nosue dosue gosues dosues
HAIEK neurie deurie/deure/dere gaitxues/g(e)itxues s(a)itxue/seitxue s(a)itxue/seitxue d(e)itxues
 
ALOKUTIBOA NI HURA GU HAIEK
NIK dxoat dxoasat
HARK neidxok dxok geidxosak dxosak
GUK dxuk dxusek
HAIEK neidxuek dxuek geidxuesak dxuesak
 
 
IRAGANA NI HURA GU ZU ZUEK HAIEK
NIK neuen neuesen/nitxu(se)n
HARK nendun/neidxen seuen/dxen gendusen/gi(n)txusen sendusen senduesan dxesan/seitxu(se)n
GUK gendun gendusen
ZUK nendusun sendun sendusen
ZUEK nendusuen senduen senduesan
HAIEK nenduen/neurien se(u)rien/seren/dxien genduesan/gitxuesan senduesan senduesan sitxuesan/dxiesan
 
 
BALDINTZA AHALEZKOA SUBJUNTIBOA
HURA HAIEK HURA HAIEK HURA HAIEK
neke nekes neike/nei neikes/neis deiten deitesan
leke lekes leike/lei leikes/leis deidxen deidxesan
genke genkes geinke geinkes deigun deigusen
senke senkes seinke seinkes deixun deixusen
senkie senkies seinkie seinkies deixuen deixuesan
lekie lekies leikie leikies deidxien deidxiesan
 

NORK-NORI-NOR
 
ORAINA NIRI HARI GURI ZURI ZUEI HAIE
NIK dotzet 
dotzetes
dotzut 
dotzudes
dotzutie 
dotzuties
dotzet(i)e 
dotzietes
HIK dostek 
dostesak
dotzek 
dotzesak
doskuk 
doskusek
dotziek 
dotziesak
HARK dost/doste 
dostes
dotzo 
dotzos
dosku 
doskus
dotzu 
dotzus
dotzue 
dotzues
dotzie 
dotzies 
GUK dotzegu/dotzu 
dotzus
dxatzu 
dxatzus
dxatzue 
dxatzues
dotzegu/dotzu 
dotzus
ZUK dostesu 
dostesus
dotzesu 
dotzesus
dotzesu 
dotzesus 
ZUEK dostesue 
dostesues
dotzesue 
dotzesues 
dotzesue 
dotzesues
HAIEK dostie/doste 
dosties
dotz(i)e 
dotzies 
doskue 
doskues
dotzue 
dotzues
dotzue 
dotzues
dotzie 
dotzies
 
ALOKUTIBOA NIRI HARI GURI HAIEI
NIK dxotzet 
dxotzesat 
dxotziet 
dxotziesat
HARK dxostek 
dxostesak
dxotzek 
dxotzesak
dxoskuk 
dxoskusek
dxotziek 
dxotziesak
GUK dxotzeguk 
dxotzusek
dxotzeguk 
dxotzusek
HAIEK dxostiek 
dxostiesak
dxotziek 
dxotziesak
dxoskuek 
dxoskuesak
dxotziek 
dxotziesak
 
 
IRAGANA NIK HARK GUK ZUK ZUEK HAIEK
NIRI osten/dosten 
dostesan
ostesun 
ostesusen
ostesuen 
ostesuesan
ostien/dostien 
ostiesan
HARI notzen/neutzien 
neutzesan
otzen/eutzen/dotzen 
otzesan
tzegun 
tzegusen
tzesun 
tzesusen
tzesuen 
tzesuesan
otzien/dotzien 
otziesan 
GURI oskun/doskun 
oskusen/doskusen
oskuen/doskuen 
oskuesan
ZURI notzun 
notzusen
otzun/dotzun 
otzusen/dotzusen
otzuen/dotzuen 
otzuesan
ZUEI notzuen 
notzuesan
otzuen/dotzuen 
otzuesan/dotzuesan 
otzuen/dotzuen 
otzuesan
HAIEI notzien/neutzien 
neutziesan
otzien/dotzien 
otziesan/dotziesan
tzeguen 
tzeguesan 
tzesuen 
tzesuesan
tzesuen 
tzesuesan
otzien/dotzien 
otziesan
 
 
BALDINTZA AHALEZKOA SUBJUNTIBOA
HARI(s) HARI(p) HARI(s) HARI(p) HARK(s) HARK(p)
neuskidxo neuskidxos neskidxo/nedxo neskidxos/nedxos deisten deistesan
leuskidxo leuskidxos ledxo ledxos deidxon deidxosan
geuskidxo geuskidxos geskidxo geskidxos deiskun deiskusen
seuskidxo seuskidxos seskidxo seskidxos deitzun deitzusen
seuskidxue seuskidxues seskidxue seskidxues deitzuen deitzuesan
leuskidxue leuskidxues leskidxue leskidxues deidxuen deidxuesan

 
Aurrekoa
Aditz Morfologia
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa