Aurrekoa
Orokorra
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa

OROKORRA

Atal honetako berbak ezin sartu izan ditugu arteragoko ataletan, izan ere, batekoak baino gehiagokoak izan daitezke; halandaze, hona hemen denak jarraian.
   
“orixe alkar poderoso, ama, gure ama poderoso egon san, aitxe beño lelau il sen, da gero aitxe il txe gero eskondu nitzen ni" - (horixe elkar poderoso, ama, gure ama poderoso egon zen, aita baino lehenago hil zen, eta gero aita hil eta gero ezkondu nintzen ni) 
“alkar poderoso esan gure deu, gixonak emon dotzola poderie andrieri, ta usaba beran moduen dala usandrie" - (elkar poderoso esan gura du, gizonak eman diola poderea andreari, eta uzaba beraren moduan dela uzaba andrea) 
   
“Bermiora dxoateko enbrak eusokoak batzen siren, nik entzun dot, eta bata bestieri errekadu itxen nire amama bixi sen an ori beño goratxuau, itxen errekadue ia bermiora badoas alkarreas, se billurre diresela" - (Bermeora joateko andrak auzokoak batzen ziren, nik entzun dut, eta bata besteari errekadu egiten nire amama bizi zen han hori baino goratxoago, egiten errekadua ea Bermeora badoaz elkarregaz ze bildur direla) 
   
“jente bertzolaridxe egon san, jente bertzolari txe umieri igual, bertzolaridxek ixen bear deu, doye euki bear deu, kasu beterako nik estekot doirik, beres bear da doye, orrek itxeko, orrek etorridxe deke ona, beres dxatorko orreri." - (jente bertsolaria egon zen, jente bertsolari eta umeari igual, bertsolariak izan behar du, dohea eduki behar du, kasu baterako nik ez daukat doherik, berez behar da dohea, horiek egiteko, horiek etorria daukate ona, berez datorkio horri) 
   
“etzealdatza da, etzetik jeneroak, esate baterako, nik erosten dot an etze bat, lenengo jeneroak ara eroatie" - (etxe aldatza da, etxetik gauzak, esate baterako, nik erosten dut han etxe bat, lehengo gauzak hara eroatea) 
   
“gastetxuten edo katarrotxu bet koxuten deuenien eta gero inyerrik es igual botateko ta, ta sarrari pasetan dake ba edadera fuerte doasenien ba inyerra gitxi deukienien" - (gaztetxotan edo katarrotxo bat hartzen duenean eta gero indarrik ez igual botatzeko eta, eta zaharrei pasatzen zaie ba edadera fuerte doazenean ba indarra gutxi daukatenean)
   
"ipitxue, formalidede apur bet artuixu, ipitxue" - (ipitxua, ganora apur bat har ezazu ipitxua)
"ipitxuek, lenau esate siren orrek, formalidedie, ipitxue trentiñe apur bet artu edo formalidedie" - (ipitxuak, lehenago esaten ziren horiek, ganora, ipitxua trentina apur bat hartu edo ganora) 
   
“katarroa dekolako bere itxen ixen du ba, ikopasakas, ardauagas egosi, eta a artu, geu pe inyu te, ikopasak, sikuek egosi, ardauagas, da gero a ameko sera kentzeko, istutasune kentzeko, sarritxen!" - (katarroa daukalako ere egiten izan dugu, ikopasakaz, ardauagaz egosi, eta hura hartu, geuk ere egin dugu eta, ikopasak, sikuak egosi, ardauagaz, eta gero hura hamengoo zera kentzeko, estutasuna kentzeko, sarritan)
   
“bera teko ixena txarra baye txarridxe da geuserik munduen dauenik onena, ori beño pisti klase obarik esta" - (berak dauka izena txarra baina txerria da gauzarik munduan dagoenik onena, hori baino pizti mota hoberik ez da)
 
 
Aurrekoa
Orokorra
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa