Aurrekoa
Adjektiboak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
ADJEKTIBOAK

    Atal honetan adjektibo bakunak eta eratorriak biltzen ditugu, amaieran adjektiboaren erabilerari buruzko adibide batzuk ere emango ditugu.
 
ADJEKTIBO ERATORRIAK
PREDIKATU OSOGARRIA
GRADUATZAILEAK
-
MAILA ADITZONDOKOAK
-
 
 

 
Aurrekoa
Adjektiboak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
21.1. ADJEKTIBO ERATORRIAK
-RENGO  

-TZU

 

-BARRI

 

-SALE

 

-BAKOA

 

-AR/-TAR

 

-TI

 

-DUN

 

-ZKO

 

-ZTO

 

-GARRI

 
Aurrekoa
Adjektiboak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
21.2. PREDIKATU OSAGARRIA
    Predikatu osagarria, "izan" aditzarekin dela, edo "egon" aditzarekin dela, mugatzailearekin edo mugatzaile barik agertzen da; "izan" aditzari dagokion galdekaria "selau" dugu eta, berriz, "egon" aditzari dagokiona "selan":
- ori garras dau (hori garratz dago)

- ori estau makal (hori ez dago makal)

- estau orren argal (ez dago horren argal)

- errekie loi dau (erreka lohi dago)

- beskaridxe gasi dau (bazkaria gazi dago
 

    Izena predikatu osagarri gisa erabiltzen denean mugatzaile barik agertzen da; adibidez:
- ori abade dau Bermion (hori abade dago Bermeon)

- nire nebie pastore dau Amerikan (nire neba artzain dago Amerikan)

- ori kridxedu bota deure (hori morroi bota dute)

- aitxe lotu sen alargun (aita lotu zen alargun)
 

Aurrekoa
Adjektiboak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
21.3. GRADUATZAILEAK
    Konparaketak egin behar direnean, -en, -ago, -egi eta -txu graduatzaileak eta euron bidez osa daitezkeen lokuzio desberdinak erabiltzen dira.

-EN graduatzailea erabiltzen den gehienetan izenari -rik kasu marka eransten zaio; adibidez:
- ori de mutillik gastiena (hori da mutilik gazteena)

- ori de neskarik lodidxena errikoa (hori da neskarik lodiena herrikoa)

- ori de andrarik sarrena (hori da andrarik zaharrena)

- aborto geixoa ixete san len txarrena (aborto gaisoa izaten zen lehen txarrena)
 

Graduatzaile honen bidez ondoko adibideetan agertzen diren moduko lokuzioak egiten dira:
- ekarri bear da al danik txikerrena (ekarri behar da ahal denik txikarrena)

- umietan andidxena au de (umeetan handiena hau da)

- enbran artien gastiena esta etorri (andren artean gazteena ez da etorri)

- barrikek imiñi ondo, alik onduen (barrikak ipini ondo, ahalik ondoen)
 

-AGO graduatzailea gure barietatean “-ao” edo “-au” dugu:
- ori andidxaoa da (hori handiagoa da)

- ori txikerraoa da (hori txikarragoa da)

- olan txarrau dau (holan txarrago dago)

- selemiñek gurien euki seuen, alderdi betetik txikerragoa ta bestetik andidxaoa (zeleminak gurean eduki zuen, alderdi batetik txikarragoa eta bestetik handiagoa)

- meide bikoa bata txikerragoa, garidxentzako txikerraoa ta artoantzako andidxaoa (neurri bikoa bata txikarragoa, gariarentzat txikerragoa eta artoarentzat handiagoa)
 

    Graduatzaile honen bidez egin daitezkeen lokuzioetan, adjetiboari erasten zaizkionak ezeze, euron pareak, kantitate alorrean erabiltzen direnak, ere ikusiko ditugu:
- errodxe baño baltzao da ori (erroia baino beltzagoa da hori)

- ona beño bere obie ixen ei sen (ona baino ere hobea izan ei zen)

- ni su beiño gastiaoa nas (ni zu baino gazteagoa naiz)

- ni peiño gedxau ekar dosu suk (nik baino gehiago ekarri duzu zuk)

- orrek geu peiño gitxiau artu deu (horrek guk baino gutxiago hartu du)

- ori asko erresau da (hori asko errazagoa da)

- ekarri deure asko gedxau (ekarri dute asko gehiago)

- erosi deure asko gitxiau (erosi dute asko gutxiago)

- senbet eta gitxiau obeto (zenbat eta gutxiago hobeto)

- senbet eta gedxau ekarri obeto (zenbat eta gehiago ekarri hobeto)

- semet eta gorau obeto ikusten da (zenbat eta gorago hobeto ikusten da)

- ekarri bear da senbet eta txikerrau obie (ekarri behar da zenbat eta txikarrago hobea)

- semet eta ume gitxiau obeto (zenbat eta ume gutxiago hobeto)

- lenau semet eta urdai lodidxau gurau (lehenago zenbat eta urdai lodiagoa gurago)

- oin semet eta gitxiau gurau deurie (orain zenbat eta gutxiago gurago dute)

- ori gerorau andidxau da (hori gerorago handiagoa da)

- ori gerorau te sarrau da (hori gerorago eta zaharragoa da)

- ori gerorau gatxau da (hori gerorago gaitzagoa da)
 

    "-egi" graduatzailea adjektiboari erantsita erabiltzen den arren, berau ez da aukera bakarra, ondoko adibideetan agerten den moduan:
- lar andidxei da (lar handiegia da)

- txarrei dau (txarregi dago)

- ori lar txikerra da (hori lar txikarra da)

- ori lar oneidxe da (hori lar onegia da)

- lar txarreidxe da (lar txarregia da)

- lar ondo inyeure (lar ondo egin dute)
 

    "-txu" atzizkia beste barietate batzutako "samar"en ordez erabiltzen da; adibidez:
- eta ostxu badau beste alderdire (eta hoztxo badago beste alderdira)
 

    Konparazioaren muina berdintasuna adieraztea denean "beiño" eta "gañe" erabiltzen dira; adibidez:

- au seurie beiño ona da (hau zeurea gaina ona da)

- au etzie a beiño sarra da (hau etxea hura gaina zaharra da)

- orrek dxan deu anaidxien gañe (horrek jan du anaiaren gaina)
 

Aurrekoa
Adjektiboak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
21.4. MAILA ADITZONDOAK
    Adjektiboaren maila aldatzeko, gorago ikusi ditugun graduatzaileak ezeze, maila aditzondoak ere erabiltzen dira:
- estau orren argal (ez dago horren argal)

- ori apur bet lodidxe da (hori apur bat lodia da)

- ni enas ain lodidxe (ni ez naiz hain lodia)

- su esara aiñ altue (zu ez zara hain altua)

- au apur bét bero dau (hau apur bat bero dago)

- ori bastante andidxe da (hori nahikoa handia da)
 

    Adjektiboaren maila aldarazteko erabiltzen den beste era bat dugu adjektiboa bera errepikatzea; adibidez:
- one tires dekiesenak orridxek berbe berde berde berdiek (hauek dira dauzkatenak orriak berde berde berde berdeak)

- flamitxie da sabal sabal sabala, ogi biribil sabal sabala, istu istue (pamitxea da zabal zabal zabala, ogi biribil zabal zabala, estu estua)

 
Aurrekoa
Adjektiboak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa