Aurrekoa
Juntagailuak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
JUNTAGAILUAK
 
   Atal honetan juntagailu desberdinen erabileraz jaso ditugun adibideak emango ditugu.

ETA KOPULATIBOA
- orrek in yeu bierra ta geuk eroan du (horrek egin du beharra eta guk eroan dugu)

- ayen ure erdire ekarri txe a edan (haiek ura erdira ekarri eta hura edan)

- orrek ekartxus olloak eta beran anaidxiek iltxus (horrek ekarri ditu oiloak eta beraren anaiak hil ditu)
 

ETA KAUSALA
- geuk esetu du geuk in du te (geuk ezagutu dugu geuk egin dugu eta)

- banoa belu de ta (banoa belu da eta)

- eroaixu guardasola euringo deuela esalei txe (eroan ezazu guardasola euri egingo duela esan liteke eta)

- aritxie orduen obrak itxeko useta san, aritxie egur gogorra da ta (haritza orduan lanak egiteko usatzen
zen, haritza egur gogorra da eta)

- su atxa beño gogorrau ixen sara ta (zu haitza baino gogorragoa izan zara eta)

- ogidxe bille dxoan, ta kuskurre dxanta es etorri pekatue da ta (ogia bila joan, eta kuzkurra janda ez etorri bekatua da eta)
 

BERE/BE
- ekar dot dxatekoa ta erosi dot ogidxe bere (ekarri dut jatekoa eta erosi dut ogia ere)

- atzo esteu deitxu te geur besta etorri (atzo ez du deitu eta gaur ere ez da etorri)

- ondiño alkondara bape erosikot (ondino alkondara bat ere erosiko dut)

- orrek enplastu bedarrak orrepeño obarik mundun bere estau (horiek enplastu belarrak, horiek baino hoberik munduan ere ez dago)

- bautiseu bere, oiñ edonos itxen da  (bateatu ere, orain edonoiz egiten da)

- berakatza pere, antxe dxote sien gatzagas (berakatza ere, hantxe jotzen ziren gatzagaz)

- etorriko da anaidxie ta gánera etorko da lengusue bere (etorriko da anaia eta gainera etorriko da lehengusua ere)
 

BERE BAI/BE BAI
- amak in deu beskaridxe tafaridxe be bai (amak egin du bazkaria eta afaria ere bai)

- alkola be bai imintxen tzegun, abarketa sarra be bai (alkohola ere bai ipintzen genion, abarketa zaharra ere bai)

- a dala ona esaten deure beraskoatarako, kinpulie egositxe be bai (hura dela ona esaten dute beherazkoetarako, kinpula egosita ere bai)

- bideintzen be bai baye lapatan gure anaidxieri asko gustetan daken (bidegintzan ere bai baina lapatan gure anaiari asko gustatzen zitzaion)

- eta beste baten be bai, ididxek andrieri adarka iñ (eta beste baten ere bai, idiak andreari adarka egin)

- eta erdire urtetan sendun, ori eskolan bere bai (eta erdira irteten zenuen, hori eskolan ere bai)

- nire aitxek itxen dxesan alau sillek, ta sestoa pe bai (nire aitak egiten zituen halako aulkiak, eta otzarak ere bai)

- txapelari bueltie emonta bere kentzien da, sein sillieri bueltie emon be bai (txapelari buelta emonda ere kentzen da, zein aulkiari buelta emon ere bai)
 

BERE EZ
- umie esta etorriko taitxe beres (umea ez da etorriko eta aita ere ez)

- atzo esteu deitxu te geur besta etorri (atzo ez du deitu eta gaur ere ezta etorri)
 

BAKARRIK... BERE (BAI)
- es bakarrik etori dire eurek neu be bai (ez bakarrik etorri dira eurak neu ere bai)
 

EDO
- se gusu au edori? (zer gura duzu hau edo hori?)

- emeie falta deu edo arra falta deu (emea falta du edo arra falta du)

- estaipa okela apur bet edo egoten basan (ez dakit okela apur bat edo egosten zen)

- munen imintxe san edo maidxen ganien edo kaja baten ganien (munan ipintzen zen edo mahaiaren gainean edo kaxa baten gainean)
 

ALA
- estaitx diren ala emekoak ala Bilbokoak (ez dakit diren ala hemengoak ala Bilbokoak)
 

BATA... BESTE
- bata da Sanudidxokoa ta béstie da Lesamakoa (bata Zamudiokoak eta bestea da Lezamakoa)

- batek ekar deu ardaua ta bestiek ekar deu ogidxe (batak ekarri du ardoa eta besteak ekarri du ogia)

- agas buruen dxote dxien bata eta bestie (haregaz buruan jotzen zuen bata eta bestea)
 

NEI/NAI
- andidxe ixen nai txikerra ixen bardinye (handia izan nahi txikarra izan berdin da)

- nai etzien nai kanpoan beti itxen deu euskera berba (nahi etxean nahi kanpoan beti egiten du euskara berba)

- nai etzien nai kanpoan beti dau berbetan (nahi etxean nahi kanpoan beti dago berbetan)

- goixien nai atzaldien lagun asko dabill (goizean nahi arratsaldean lagun asko dabil)

- itxe siren berotu arek, sutunik imiñi, nai albos (egiten ziren berotu haiek, zutunik ipini, nahi alboz)
 

ESIEN
- titidxe galdu itxen da igual kasu in esien (titia galdu egiten da igual kasu egin ezean)

- eskapeu itxen deure kasu iñ esien (eskapatu egiten dute kasu egin ezean)
 

SEIÑ
- txapelari bueltie emonta bere kentzien da, sein sillieri bueltie emon be bai (txapelari buelta emonda ere kentzen da, zein aulkiari buelta emon be bai)

- oiñ itxen da bost edo seigarren illebetien seiñ urte betegarrenien (orain egiten da bost edo seigarren hilabetean zein urte betegarrenean)
 

ALDERDI BETETIK... BAYE BESTE ALDERDITXIK
- alderdi betetik billurre deket baye beste alderditxik dxoan in gure neke (alderdi batetik bildurra daukat baina beste alderditik joan egin gura nuke)
 

EZ... EZ...
- esteure ekarriko es beskaridxe ta es afaridxe (ez dute ekarriko ez bazkaria ez afaria)

- nik estot saltzen es beidxe ta es ididxe (nik ez dut saltzen ez behia eta ez idia)
 

EZ.... BERE EZ
- umie esta etorriko taitxe beres (umea ez da etorriko eta aita ere ez
 

BAYE
- denpora ona da baye arrastien euridxe ingo deu (eguraldi ona da baina arrastegian euria egingo du)

- esan tzet baye estost siñestu gure (esan diot naina ez dit sinestu gura)

- bai entzun in yot baye estaitx seaitxik (bai entzun egin dut baina ez dakit zergatik)

- ori atxiñeko berbié da baye estosu entzungo (hori antzinako berba da baina ez duzu entzungo)

- ori be entzun dot baye estaitx selan dan (hori ere entzun dut baina ez dakit zelan den)

- aldien orixe ixete san niri etxat tokeu ori baye (baserrian horixe izaten zen niri ez zait suertatu hori baina)
 

BAYE ALAN TA GUSTI
- kotxien etorko dire baye alan ta gusti belu ixengo da (kotxean etorriko dira baina halan eta guzti belu izango da)

- eta gero proibidu ein dxien ebaten ta ingiruek baye alan ta gusti bere nik estaitx onek piñuek eta orrek galdu deure ori, gorostokidxe

OSTERA
- txakurre baltza da baye ostera katue suridxe da (txakurra beltza da baina ostera katua zuria da)
- ni etzien lotu nas baye orrek ostera kalera dxoan dire (ni etxean lotu naiz baina horiek ostera kalera joan dira)
 

ESPABERE
- suridxe egosten imin barik in bear da, espabere egosten imintxen basu, esteu urtetan klaru (zuria egosten ipini barik egin behar da, ezpabere egosten ipintzen baduzu, ez du irteten argi)

- asi eta garatu itxen dire, espabere, orrek eta danak, ilberie da onena (hazi eta garatu egiten dira, ezpabere, horiek eta denak, ilbera da onena)

- porrueri txe danari in bear dxake oiñ, asari txe, mamarroa itxen dxake espabere erugie ta (porruei eta denei egin behar zaie orain azari eta, mamarroa egiten zaie ezpabere eruga eta)

- berorik andidxenien dxo bear dire soltetako, espabe estire soltetan (berorik handienean jo behar dira soltatzeko, ezpabere ez dira soltatzen)
 

OSTANTZIEN
- kolore artu bear deu, ardauen kolorie madaridxek, ostantzien aik madaridxek estire egosi (kolore hartu behar du, ardauaren kolorea madariek, osterantzean madari haiek ez dira egosi)

- etzien ongo da edostantzien tabernan (etxean egongo da edo osterantzean tabernan)

- au dxan bear dosu ostantzien txiki lotuko sara (hau jan behar duzu osterantzean txiki lotuko zara)

- emen imin bear dot ostantzien estau lekurik (hemen ipini behar dut osterantzean ez dago lekurik)

- kotxien dxoan bear du ostantzien belu allegeko gara (kotxean joan behar dugu osterantzean belu ailegako gara)

- da ostantzien be antzutu itxen dire denporiegas, esteu emoten esnerik (eta osterantzean ere antzutu egiten dira denboragaz, ez du emoten esnerik)

- emoten doskuen ostantzien kandela bat, ta itxe oskun elixa sartzie (emoten ziguten osterantzean kandela bat, eta egiten zigu eliza sartzea)
 

SE
- agaitxik estala itxen oin prosesiñorik, se kamiñotik dxoan bear deu (haregaitik ez dela egiten orain prozesinorik, ze kaminotik joan behar du)

- baye niri bertzoak etxates akordetan se ostantzien bertzo politxek itxe sien (baina niri bertsoak ez zaizkit gomutatzen ze osterantzean bertso politak egiten ziren)

- esin tope i dxien se erradurek euki dxesan atzes (ezin topatu ei zuen ze perrak eduki zituen atzez)

- kendu bear dosu erara beren erara, es golpien, se an lotzien da (kendu behar dusu erara beraren erara, ez golpean, ze han lotzen da)

- koipie bear deure, txarridxena apur bet se ostien sebuak gustu txarra emoten dotzo (koipea behar dute txarriarena apur bat ze osterantzean bilgorrak gustu txarra emoten dio)

- oin bere badekotelakoa deket datorren urterako bere, se ainbet in yot (orain ere badaukadalakoa daukat datorren urterako ere, ze hainbat egin dut)

- oiñ orrek danak kendu dire, se automobillek keje ei dire (orain horiek denak kendu dira, ze automobilak kajatu ei dira)

- se alperri te, txistuek bota ta edoser itxen deure (ze alperrik da, txistuak bota eta edozer egiten dute)
 

ESE
- ba gure ixete seren beti, gari marsela ese bixer garidxek eukitxen deuela...(ba gura izaten zuten beti, gari marzela eze bizar gariak edukitzen duela...)

- ori berbie dxagi, ese oiñ esaten da dxagi esan ta askok estaki ser dan (berba hori jagi, eze orain esaten jagi esan eta askok ez daki zer den)
 

AIÑ
- au aiñ andidxe da esta atetik kabitxen (hau hain handia da ez da atetik sartzen)

 
Aurrekoa
Juntagailuak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa