Aurrekoa
Menperagailuak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
MENPERAGAILUAK
 
 
-LA MENPERAGAILUA
-N MENPERAGAILUA
BA- MENPERAGAILUA
 

32.1. -LA MENPERAGAILUA
    Menperagailu honen erabilera, esaldi konpletiboetan aurkezteko, esaldi nagusiaren egitura mota bereiztuko dugu. Berori baiezkoa, baiezko galdera edo ezezko galdera ete den, alegia.

Baiezkoetan:
- akorde nas erosi inyosule (gomutatu naiz erosi egin duzula)

- gure amak esaten dxen saldie, familidxe euki deuenak, eta mamiñek gixonak dxaten txusela (gure amak esaten zuen salda, familia eduki duenak, eta mamiak gizonak jaten zituela)

- eun gramo, pentzetan dot ixeten dala (ehun gramo, pentsatzen dut izaten dela)

- bestiek esaten tzien bayetz semie bixiri tauela ta trankill oteko (besteak esaten zion baietz semea bizirik dagoela eta lasai egoteko)

- berrogei egunien andriek sepulturie sabali tekola esate seuren (berrogei egunean andreak hilobia zabalik daukala esaten zuten)

- sorgiñena tirela esaten deure (sorginenak direla esaten dute)

- arimek purgatoridxotik urten esiñi tausela esaten dxen gure amak (arimak purgatoriotik irten ezinik dagozela esaten zuen gure amak)

- ori esaten da andran aixie dala (hori esaten da andren haizea dela)

- seuser in bear dala esate seren (zerozer egin behar dela esaten zuten)

- entzun dot emen ba gixon bat inyertzue daola (entzun dut hemen ba gizon bat indartsua dagoela)

- urtien urtien esate seuen oten dala sugoye (urtean urtean esaten zuen egoten dela sugoia)
 

Baiezko galderetan:
- nor esan su etor dala? (nor esan duzu etorri dela?)

- esasu etor dala? (esan duzu etorri dela)

- suk pentzetan su etorriko direla? (zuk pentsatzen duzu etorriko direla)
 

Ezezko galderetan:
- esteu esan akabe deuriela? (ez du esan amaitu dutela?

- estotzut esan txarto dauela ala? (ez dizut esan txarto dagoela ala?)
 

-LA arestian ikusiko indikatiboko adizkiei ezeze, subjuntiboari ere erans dakioke; adibidez:
- esaitzesu orreri dakarrela dana (esaiozu horri dakarrela dena)
 

-LA subjuntiboarekin batera aginteraren hirugarren pertsonen ordez erabiltzen da; adibidez:
- kaskarie euki deidxela gogorra (azala eduki dezala gogorra)

- geldi geldi lotu ditxela an (geldi geldi lotu dadila han)

- estitxela dxoan (ez dadila joan)

- estidxela dxan (ez dezala jan)

- ekar deidxela (ekar dezala)
 

-LA GERUNDIALA
- ayeri atara bear tzus txoridxe barruen dala arrutzek (hari atera behar dizkiogu txoria barruan dela arraultzak)

- ori bien dauela koxu idxen ondatxurre ta dxo dxen buruen (hori behean dagoela hartu zuen ondatxurra eta jo zuen buruan)

- gorantza soasela ikusi du (gorantza zoazela ikusi dugu)

- urte bete edo deketela edo olan ixen san (urte bete edo daukadala edo holan izan zen)

- ni akordetanas, neskato gastie nasela (ni gomutatzen naiz, neskato gaztea naizenal ni)

- ayek ikusi itxen basiren an goidxen dausela, illuntzerako gora doasela, esaten seuen denpora ona dator bidxar bere (haiek ikusi egiten baziren han goian dagozela iluntzerako gora doazela esaten zuen eguraldi ona dator bihar ere)

- oin bere nik estot ebaten al dala, barikuetan (orain ere nik ez dut ebagitzen ahal dela, barikuetan)
 

-LA BERE
- edo gure ixen esteuela bere in yeu (edo gura izan ez duela ere egin du)
 

-LA TA
- martxa idxela ikeratute, inyer geyao dekola ta (joan zela ikaratuta, indar gehiago daukala eta)

- ba gause txarra dala ta, nik estot iños asmeu (ba gauza txarra dela eta, nik ez dut inoiz asmatu)

- ondo itxen tzola ta, estzen ondo ondo ingo baye berak sartute ondo itxen tzola ta beti (ondo egiten diola eta, ez zion ondo ondo egingo baina berak sartuta ondo egiten ziola eta beti)

- infernukoa tatosela ta, bajatu sien bera (infernukoak datozela eta, bajatu ziren behera)

- eta saldu in gure dxien asto suridxe ya sarra dala ta (eta saldu egin gura zuten asto zuria zaharra dela eta)
 

-LAKO
- damutute nau dana estotelako dxan (damututa nago dena ez dudalako jan)

- esta etorri belu dalako (ez da etorri belu delako)

- katarroa dekolako bere itxen ixen du (katarroa daukalako ere egiten izan dugu)

- nik ikesi neuen ori, nik oki neuelako (nik ikasi nuen hori, nik eduki nuelako)

- asko eretxi otzelako ixen san (asko eritzi ziolako izan zen)

- orrek il siren basoak dxantzi direlako (horiek hil ziren basoak jantzi direlako)
 

Honen ordez lekuko batzuek -LAKON ere erabiltzen dute; adibidez:
- umie dauelakon sokorruke ta eroan seuen elixara (umea dagoelako sokorruka eta eroan zuen elizara)
 

-LAKOA
- ekar deuelakoa dekot (ekar duelakoa daukat)

- Larrabetzukoa ixen salakoa dekot (Larrabetzukoa izan zelakoa daukat)

- oin bere badekotelakoa deket datorren urterako bere, se ainbet in yot (orain ere badaukadalakoa daukat datorren urterako ere, ze hainbat egin dut)
 

-LAKOAN
- etor dalakoan nau (etorri delakoan nago)

- emon in tzegun guk, ba dxan ingo deurelakoan edo (eman egin genion guk, ba jan egingo dutelakoan edo)
 

Aurrekoa
Menperagailuak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
32.2. -N MENPERAGAILUA
 

ERLATIBOZKOAK
- a txartela dekonak gitxiau itxe seuen (txartel hura daukanak gutxiago egiten zuen)

- txarridxe da geuserik munduen dauenik onena (txerria da gauzarik munduan dagoenik onena)

- ordun itxe san errematien bota se asko ote siren gure derenak a okelie (orduan egiten zen errematean bota ze asko egoten ziren gura dutenak okela hura)

- erraidxetik parajien lotzen dana da lelengo (marratik parajeen lotzen dena da lehenengo)

- len amen kuartue dauen lekuen ba sera, bodegie egon san (lehen hamen gela dagoen lekuan ba zera, sotoa egon zen)

- gero lotzen dana da mokille (gero lotzen dena da mokila)

- gortie da garbitxuten dana (gorta da garbitzen dena)

- geu pasetan garen lekuko bidie legala, legala ori de (geu pasatzen garen lekuko bidea legala, legala hori da)

- umie in yeuenari, emoten tzien (umea egin duenari, ematen zioten)

- dxaten emontzet ekar sun txakurreri (jaten eman diot ekarri duzun txakurrari)

- ta ori imiñi miñe itxen dan lekuen (eta hori ipini mina egiten den lekuan)

- afrontue da paraje bat aixiek sarri dxoten deuena edo golpiek antxe dxoten deuena beti (afrontua da inguru bat haizeak sarri jotzen duena edo golpeak hantxe jotzen duena beti)

- artoak Bakidxon dausenak a, asto batek dxango leukes (artoak Bakion dagozenak, asto batek jango lituzke)

- oin Loyun dauena Sorrotzen ixete san (orain Loiun dagoena Zorrotzan izaten zen)
 

SUBJUNTIBOA + -N
    Hona hemen -N menperagailuagaz batera subjuntiboak bete ditzakeen funtzioen adibide batzuk:

- gure dot etor ditxen (gura dut etor dadin)

- estokure in deixun ori (ez dut gura egin dezazun hori)

- estot eskatu ekarri deidxien (ez dut eskatu ekar dezaten)

- seusegas kortadatxu bet iñ, ak odol txarrak urten deidxen (zerozegaz ebagitxo bat egin hark odol txarrak irten dezan)

- ta pasetan dosu esnie tela fin betetik, garbi on ditxen (eta pasatzen duzu esanea tela fin batetik, garbi egon dadin)

- amurrutu estaitxesan txakurreri emoteko, biribillek ixete sien ogidxek (amorra ez daitezen txakurrei emateko, biribilak izaten ziren ogiak)

- korridu didxen, bueltie emon eta korridu didxen ixo, ta lotu ditxen, ta korridu didxen arre (korri dezan, buelta eman eta korri dezan ixo, eta lotu daitezen, eta korri dezaten arre)

- orrek billurre deko kendu estaidxuen (horrek bildurra dauka ken ez diezaioten)

- sutie eskobie paseu barik es dxoan, angeruek dxantzan in deidxien (sutea eskoba pasatu barik ez joan, aingeruek dantzan egin dezaten)

- gusteko leskist emen olge deidxien (gustatuko litzaidake hemen olga dezaten)

- amak esan deu emen egon gitxesan (amak esan du hemen egon gaitezen)
 

SE + SUBJUNTIBOA
- koxuixu umetxue punbale in sedeidxen (har ezazu umetxoa punbale egin ze dezan)

- estu batu bear ixete san gero solte sedixen (estu batu behar izaten zen gero solta ze daitezen)
 

- ENA

Baiezkoetan
- amen ikusten da jente asko dabillena (hamen ikusten da jende asko dabilena)

- bakixu akabe deuriena (badakizu amaitu dutena)

- entzun dot etor diena (entzun dut etorri direna)

- igerri tzut emekoa sarena (igerri dizut hemengoa zarena)

- konturotu nas or dauena (konturatu naiz hor dagoena)

- ulertutzut bidxar datorrena (ulertu dizut bihar datorrena)
 

Ezezkoetan
- esta egidxe etor estana (ez da egia etorri ez dena)

- estau klaru erosi deuena (ez dago argi erosi duena)
 

Ezezko galderetan:
- estotzut esan erosi dotena? (ez dizut esan erosi dudana?)

- estostesu antzik topeu emekoa nasena? (ez didazu antzik topatu hemengoa naizena?)

- suk estakixu kodañie esin dana euki, norberan ondoan dxisturidxe ta truboye dauenien? (zuk ez dakizu kadaina ezin dena eduki, norberaren ondoan juzturia eta trumoia dagoenean?)
 

Esklamazioetan:
- grasidxek etor sarena! (eskerrak etorri zarena!)

- grasidxek ekar deuena (eskerrak ekarri duena!)

- seguru etor dana! (ziur etorri dena!)
 

-NIK
- enas konturotu emekoa danik (ez naiz konturatu hemengoa denik)

- esteu esan akabe deurienik? (ez du esan amaitu dutenik?)

- estoste esan ingo deurienik (ez didate esan egingo dutenik)

- estot entzun geixorik daunik (ez dut entzun gaisorik dagoenik)

- estot pentzetan ekar deurenik (ez dut pentsatzen ekarri dutenik)

- estot pentzetan salbe sanik (ez dut pentsatzen salbatu zenik)
 

-ENEAN

Lehenaldia
- basoan ibil sirenien agertu sen (basoan ibili zirenean agertu zen)

- Eibarren fabrikie monte sanien ori galdu sen (Eibarren fabrika egin zenean hori galdu zen)

- etor danien dxaten egon gara (etorri denean jaten egon gara)

- etorri sarenien ikusi sitxut (etorri zarenean ikusi zaitut)

- etzera dxoanasenien atie sarratute on da (etxera joan nazenean atea itxita egon da)

- txikitxuek ixen sirenien ba sur, bixi bear gendun eukin eskendun in txe (txikitxoak izan zirenean ba zuhur, bizi behar genuen eduki ez genuen egin eta)
 

Egunero
- aik asten dienien ai padoas ostabere
(haiek hazten direnean haiek badoaz ostabere)

- entierrue egote sanien, ba asto bete ogi ekarte seuen (hileta egoten zenean, ba asto bete ogi ekartzen zuen)

- eskolara dxoaten giñenien itxen gendun (eskolara joaten ginenean egiten genuen)

- eta apur bet sertuten direnien orrek berakatzak atara (eta apur bat zertzen direnean horiek berakatzak atera)

- gero kukue paretan danien martxan berak dxaten deu lelengo amordie (gero kukua paratzen denean martxan berak jaten du lehenengo amordea)

- iltxen danien abadie dxoaten da (hiltzen denean abadea joaten da)
 

Geroaldia
- akabeta sunien etzera dxoango gara (amaitzen duzunean etxera joango gara)
 

Trinkoak
- a sue akabetan doanien ain ganetik salteu te itxe san (su hura amaitzen doanean haren gainetik saltatu eta egiten zen)

- bakarrik dauenien negarres moduen egoten da (bakarrik dagoenean negarrez moduan egoten da)

- bidxer satosenien akabetan egongo nas (bihar zatozenean amaitzen egongo naiz)

- sarrari pasetan dake ba edadera fuerte doasenien ba inyerra gitxi deukienien (zaharrei pasatzen zaie ba edadera sano doazenean ba indarra gutxi daukatenean)

- txakurre bakarrik dauenien negarres egoten da (txakurra bakarrik dagoenean negarrez egoten da)
 

-NETI(K)
- esan deurenetik gero etorko dire (esan dutenez gero etorriko dira)

- konbersasiño daroagunetik kónturetuten gara ser esan gure deuen (elkarrizketa daroagunez konturatzen gara zer esan gura duen)
 

-NIK ONA
- etor sarenik ona esitxut ikusi (etorri zarenik hona ez zaitut ikusi)

- ori ekar deunik ona esta etorri (hori ekarri duenik hona ez da etorri)

- arma fabrikie in yanik ona sorgiñik estau, se ak garbitxu itxus danak (arma fabrika egin denik hona sorginik ez dago, ze hark garbitu ditu denak)
 

-NERAKO
- akabetan dunerako etorriko dire (amaitzen dugunerako etorriko dira)

- euspes imiñi, dxoan sirenako umie itxota (ahozpez ipini, joan zirenerako umea itota)
 

-N ARTIEN
- suek ori itxen suen artien dxatekoa pestekot (zuek hori egiten duzuen artean jatekoa prestatuko dut)

- surok akabetan dosuen artien dxoango gara etzera (zuek amaitzen duzuen artea joango gara etxera)

- afaritxen egon garan artien argidxe dxoan da (afaltzen egon garen artean argia joan da)
 

-N BAKOTXIEN
- datosen bakotxien afaritxen lotuten dires (datozen bakoitzean afaltzen lotzen dira)

- datorren bakotxien beti ekarten deu seuser (datorren bakoitzean beti ekartzen du zerozer)

- urtetan deuen bakotxien belu dator (irteten duen bakoitzean belu dator)
 

-N BAKOTXEKO
- nik asko sentiduten dotena da entzuten doten bakotxeko, telebosiñotik eta ori berbie (nik asko sentitzen dudana da entzuten dudan bakoitzeko, telebistatik eta berba hori)
 

-N MEGIDEN
- itxen deuren meiden saltze itxus (egiten duten neurrian saltzen ditu)
 

-N MODUEN
- einyu seuk esan dosun moduen (egin dugu zeuk esan duzun moduan)

- gastetan deu aberatza dan moduen (gastatzen du aberatsa den moduan)

- imintxen da olan a, len esan doten moduen (ipintzen da holan, lehen esan dudan moduan)

- kojiñek itxen diren moduen (kojinak egiten diren moduan)

- lepos edo al dan moduen edo selan edo alan iñ itxe seren (lepoz edo ahal den moduan edo zelan edo halan egin egiten zuten)

- nik preste dot dxatekoa amak esan deun moduen (nik prestatu dut jatekoa amak esan duen moduan)

- orduen emetik eta Bermiora al dan moduen igual oñes ametik Bermiora (orduan hemendik eta Bermeora ahal den moduan igual oinez hamendik Bermeora)
 

-N MODURE
- nik itxen doten modure ayek esteure itxen (nik egiten dudan modura haiek ez dute egiten)
 

-N MODUKOA
- ekar dot gastai bet suk ikusi dosun modukoa (ekarri dut gaztai bat zuk ikusi duzun modukoa)

- ekar dot alkondara bat aitxe tekon modukoa (ekarri dut alkondara bat aitak daukan modukoa)
 

-N LES
- geur astelena dales ba biarrien dxoan gara (gaur astelehena den legez ba beharrea joan gara)

- ori kanpokoa dales estaki euskera (hori kanpokoa den legez ez daki euskara)

- an errotie daueles da errekie, ba andik urtetan deu (han errota dagoen legez eta erreka, ba handik irteten du)

- gasi dauseles erre itxe ixen deu landarie (gazi dagoen legez erre egiten izan du landarea)
 

-N BESTE
- emen biar dan beste ardi dau (hemen behar den beste ardi dago)

- ori erosteko ba biar dan beste diru ekar dot (hori erosteko ba behar den beste diru ekarri dut)
 

-N GAÑE
- ekarri du amak esan deuen gañe (ekarri dugu amak esan duen gaina)
 

SELAN... -N
- selan usteltzen doan a au kentzen da, garidxoa iltxen da (zelan usteltzen doan hura hau kentzen da, garatxa hiltzen da)

- selan lo lotze sien, eroate idxesan bana-banan oire (zelan lo lotzen ziren eroaten zituen banan banan ohera)
 

SEMET ETA... -AGO... -N
- semet eta parajeau sausen obeto entzuten da (zenbat eta parajeago zagozen hobeto entzuten da)
 

SEINYE... –N MODUEN
- one taus intxe seinye sestoak itxe sitxusen moduen (hauek dagoz eginda zeinda otzarak egiten zituen moduan)
 

ZEHAR GALDERA
- badakixu ser in bear dosun (badakizu zer egin behar duzun)

- bakixu non ikusi gendun? (badakizu non ikusu genuen)

- bakixu nortzuk ixen sien? (badakizu nortzuk izan ziren)

- beraas paluas megiduten sendun señek asauau bota deun (beragaz makilagaz neurtzen zenuen zeinek asagoago bota duen)

- bost ixer bakixu selan dausen an (bost izan badakizu zelan dagozen han)

- dotie da, se diru emoten deuen (dotea da, ze diru emoten duen)

- emen esangotzut nor dan (hemen esango dizut nor den)

- estaitx nongoa dan (ez dakit nongoa den)

- estakitx setako ibiltxen dan (ez dakit zertarako erabiltzen den)

- min non itxen dxakon tope itxen tzesu (min non egiten zaion topatu egiten diozu)

- oin bakixu senbe tekotesen? (orain badakizu zenbat dauzkadan)

- orretako in bixete san lelengo tronpaka señek gedxen dabillen (horretarako egin behar izaten zen lehenengo tronpaka zeinek gehien darabilen)

- pregunte itxen tzegun ia se denpora ingo deuen (itaundu egiten genion ea ze eguraldi egingo duen)
 

SEGUN... -N
- segun selan asi dxakon esaten edo (segun zelan hasi zaion esaten edo)

- an urtetan dxien segun, selan igual, demoniño edo sera segun senbet punte dekon  (han irteten zuen segun, zelan igual, demonino edo zera según zenbat punta daukan)

- a segun selan usteltzen doan garidxoa kentzen doa (hura según zelan usteltzen doan garatxa kentzen doa)

- ak kantetan tzien segun umie tausen lo (hark kantatzen zien según umeak dagozen lo)
 

IDXAKETA... -N
- idxaketa asi sun akabeixu (hasi duzunez gero amai ezazu)

- idxaketa emen gausen ikusten dxoango gara (hemen gagozenez gero ikusten joango gara)
 

Aurrekoa
Menperagailuak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa
32.3. BA- MENPERAGAILUA

BALDINTZA ERREALA

Orainaldia:
- asko edaten badosu gatx eileixu (asko edaten baduzu gaitz egin diezazuke)

- beyen lotzen bada urrau egunien denpora txarra (behean lotzen bada hurrengo egunean eguraldi txarra)

- botaten basus laurek eta sartzen basus barruen suretzako die intxurrek (botatzen badituzu laurak eta sartzen badituzu barruan zuretzat dira intxaurrak)

- esin dxoalitxike kotxerik espadekosu (ezin joan liteke kotxerik ez badaukazu)

- gabien goidxen lo itxen badeu urrau egunien denpora ona (gauean goian lo egiten badu hurrengo egunean eguraldi ona)

- gortie loi bakosu ardidxe beti dekosu loi (gorta lohi badaukazu ardia beti daukazu lohi)

- itxostxoridxek erridxen badatos denpora txarra dator (itsas txoriak herrian badatoz eguraldi txarra dator)

- muskerrak abise itxen deu sugoye badau paraje (muskerrak abisatu egiten du sugoia badago paraje)

- ogidxe espadakarre estu dxaten afaririk (ogia ez badakarte ez dugu jaten afaririk)

- ori ekarten baosu eroangot etzera (hori ekartzen baduzu eroango dut etxera)
 

Iragana:
- basora dxoan basiñen galdu ingo siren (basora joan bazinen galdu egingo ziren)

- etzera dxoan bagintzesan ikusiko gendun (etxera joan baginen ikusiko genuen)

- bestien etzera sartzen basiñen ordun irebasten sendun (bestearen etxera sartzen bazinen orduan irabazten zenuen)

- neu pere al ixen baneuen koxuko neuen baye esin koxu ixen dot (neuk ere ahal izan banuen hartuko nuen baina ezin hartu izan dut)
 

BALDINTZA IRREALAK
- suk ekarko basenkes ori geuk eroango genke (zuk ekarriko bazenu hori geuk eroango genuke)

- oba etorko balitxikes (hobe etorriko balira)

- dirue baneko gusteko leskitx ondo bixitxie (dirua baneuka gustatuko litzaidake ondo bizitzea)
 

BA... MODUN
- dxakingo baleke moduen itxen deu berba (jakingo balu legez egiten du berba)
 

BA... BERE
- txakoliñe imintxen basu be, ormien kontra es imiñi iños bere (txakolina ipintzen baduzu ere, hormaren kontra ez ipini inoiz ere)
 

ZEHAR GALDERA
- pregunteixu orreri ia dxan gure badeu gedxau (itaundu iezaiozu horri ea jan gura duen gehiago)

- orre tiñue ia etorri balitxikes ona (horiek dinote ia etor litezkeen hona)

- estaitx etzien badau (ez dakit etxean dagoen)

- estakitx etor bada (ez dakit etorri den)

 
Aurrekoa
Menperagailuak
Berbeta
Aurkibidea
Hurrengoa